Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Puedes leer más sobre nuestra política de cookies.

Basquetourrek kontu korporatiboa estreinatu du Linkedinen

Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak bere kontu berria jarri du martxan gaur Linkedinen, mundu osoan 830 milioi erabiltzaile baino gehiago dituen sare sozial profesionala. Komunikazio kanal honekin, Basquetourrek bere jarduera turismo sektorearekin partekatzen du eta aldi berean euskal turismoarentzat interesgarriak diren gaiak ezagutzera ematen ditu.

Basquetourrek Linkedinen duen kontua honako eduki hauetan zentratuko da:

  • Euskal turismo-sektoreari buruzko albisteak eta berriak: Basquetourrek Euskadiko turismo-sektoreari buruzko azken berriak partekatuko ditu bere kontuan.
  • Basquetourrek eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa: Basquetourrek bere produktu eta zerbitzuei buruzko informazio zehatza eskainiko du, hala nola laguntzak, dirulaguntzak, sustapen-ekintzak, lehiakortasun-proiektuak eta Euskadiko turismo-sektoreari buruzko datu estatistikoak, enpresei beren jarduerari buruzko erabaki informatuak hartzen laguntzeko.
  • Turismo-sektorerako baliabideak eta tresnak: Basquetourrek baliabide eta tresna erabilgarriak jarriko ditu turismo-sektorearen eskura, hala nola gidak, azterlanak, eskuliburuak, etab.
  • Basquetourren hitzaldiak, webinar-ak eta prestakuntza-ekintzak: Basquetourrek bere kontuan sustatuko ditu bere hitzaldiak, webinar-ak eta ekitaldiak, turismo-sektoreak horietan parte hartu ahal izan dezan.

 

Basquetourrek turismo-sektorea gonbidatzen du Linkedinen duen kontua jarraitzera, Euskadiko turismoaren azken nobedadeen berri izateko. Basquetourrek Linkedinen duen kontua irekitzea beste urrats bat da bere komunikazio-estrategian, Euskadiko turismo-sektorearen lehiakortasuna hobetzeko erreferente bihurtzea helburu duena.

 

https://www.linkedin.com/posts/basquetour-turismoaren-euskal-agentzia_basquetour-turismo-euskadi-activity-7135604905351725056-0Cea?utm_source=share&utm_medium=member_desktop

 

Abril 2024

LU MA MI JU VI SA DO
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30