This site uses cookies, own and from third parties, to provide a better service. You can read more about our cookies policy.

Euskal enpresen parte-hartzean errekorra izan da IBTMn

Basquetourrek, 38 euskal enpresarekin batera, Bartzelonako "IBTM World" azokan parte hartu du, bileren eta ekitaldien sektoreko munduko ekitaldi nagusitzat jotzen den azoka profesionalean, azaroaren 28tik 30era bitartean.

Turismoaren Euskal Agentzia stand batekin joan da, eta lan-eremua nabarmendu du, EAEko enpresen eta erakundeen bertaratze-errekorragatik. Izan ere, 3 egunez, eta agenda estu batekin, bilera komertzialak egin dituzte azokan dauden nazioarteko sektoreko eragileekin. Bestalde, Basquetour munduko 18 herrialdetako eragilerekin bildu da, besteak beste, AEB, Kanada, Brasil, Suedia, Norvegia, Finlandia, Frantzia eta Alemaniakoekin, Euskadiko MICE eskaintza ezagutzera emateko.

Bilera profesionaletarako gune horrez gain, standak 4 informazio-mahai izan ditu, bat hiri bakoitzeko, Arabako Errioxa Gasteizkoaren barne, Euskadiko erakustoki orokorraz gain.

 

May 2024

MO TU WE TH FR SA SU
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31