Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   MEET BASQUE COUNTRY

1200 bilera baino gehiago hitzartu dira "Meet Basque Country"-aren workshop-ean, Bilbon

Euskadiko B2B merkaturatze-jardunaldi garrantzitsuenak amaiera eman dio hilaren 2an hasitako ekitaldiari.

Gaur goizean, gonbidatutako munduko 17 herrialdetako 60 turoperadoreak sektoreko 144 euskal enpresarekin bilduko dira Iberdrola Dorrean.

1 / 18

Bilboko Iberdrola Dorrean B2B merkaturatze jardunaldia egiten ari da gaur goizean, Basquetourrek antolatutako "Meet Basque Country 2023"-ri amaiera emateko. Gaur, gonbidatutako nazioarteko 60 eragile eta operadore turistiko baino gehiago biltzen ari dira, sektoreko 144 euskal enpresarekin, aldez aurretik hitzartutako 1.200 bileratan.

 

Helmuga bertatik bertara ezagutu ondoren, aste osoan zehar batera eta gaika antolatutako famtrip-en bidez, mundu osoko 17 herrialdetako operadoreek harremanak ezarri eta negozioak ixten dituzte beren zerbitzuak helmugan eskaintzen dituzten euskal enpresekin. Euskadiko B2B merkaturatze-ekitaldirik garrantzitsuena da.

 

Workshop-a 9etan hasi da, eta, aurretik, Javier Hurtado Turismo sailburuak eskerrak eman dizkie Euskadira etortzeagatik, eta lanaldi oparoa opa die. Bizkaiko Turismo diputatu Sonia Pérezek eta Bilboko Ekonomia Garapeneko zinegotzi Xabier Ochandianok ere agur dituzte. Gainera, "Meet Basque Country" delakoaren unerik nabarmenenak erakusten dituen bideo bat erakutsi da, bai famtrip-etakoak bai Donostiako Aquariumeko eta Gasteizko "Basque Festival" eko ongietorri-ekitaldietakoak.

 

Merkaturatze-jardunaldia gaur eguerdian amaituko da, eta turoperadore askorentzat gaur bukatuko da euren egonaldia Euskadin, baina euretariko 20k gure artean jarraituko dute asteburuan. Beraientzat, Basquetourrek famtrip bat antolatu du aurreko egunetan bisitatu ez diren helmugako hainbat tokitan zehar.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30