Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKADI GASTRONOMIKA SARIAK 2025

2025eko Euskadi Gastronomika Sarietan aintzatetsitako enpresek eta helmugek euren saria jaso dute

Maiatzean egindako Euskadi Gastronomika Sarien lehen edizioan saritutako bost enpresek eta bi helmugek jaso dute jada sareak emandako aintzatespenaren parte den ikus-entzunezko sustapen-material profesionala.

1 / 16

Joan den maiatzean egindako Euskadi Gastronomika Sarien lehen edizioan saritutako bost enpresek eta bi helmugek jaso dute dagoeneko euren saria; alegia, ikus-entzunezko sustapen-material profesionala. Sari horiek Euskadin turismo gastronomikoa garatzen eta indartzen lagundu duten jardunbide onenak nabarmendu nahi izan dute.

Saritutako ekimenen proiekzioa indartzera bideratutako saria

Sariaren barruan, saritutako erakunde bakoitzari sustapen-bideo profesional bat ekoitzi zaio formatu bertikalean eta kalitate handian, sare sozialetan eta beste plataforma digital batzuetan zabaltzeko.

Horrez gain, argazki-erreportaje profesional bat ere jaso dute. Bertan, kalitate handiko 30 irudi biltzen dira gutxienez, formatu bertikalean zein horizontalean, saritutako proiektu eta helmuga bakoitzaren espazioak, esperientziak, produktuak eta balio bereizgarriak erakusteko.

Ikus-entzunezko material horiek Euskadin eta Euskaditik kanpo enpresa eta helmuga aintzatetsien ikusgaitasuna eta posizionamendua bultzatzen lagunduko dute.

Hedapena sare sozialetan azaroan zehar

Azaroan zehar, sustapen-bideo horiek argitaratuz joan dira saritutako erakunde eta helmugen profil sozialetan, Euskadi Gastronomikaren profil ofizialarekin elkarlanean:

Zer da Euskadi Gastronomika?

Euskadi Gastronomika Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak bultzatutako sarea da. Haren helburua Euskadiko turismo gastronomikoaren eskaintzaren egiazkotasuna eta bikaintasuna egituratzea eta bermatzea da.

Sarea euskal kultura gastronomikoaren balioekin konprometitutako enpresek, profesionalek eta erakundeek osatzen dute, eta zerbitzuaren kalitatearen eta bikaintasunaren lan-filosofia komun baten pean lan egiten dute. Euskadi Gastronomikako kide izateak onura ugari eskaintzen ditu: alde batetik, sustapena eta nazioarteko ikusgarritasuna; bestetik, sektoreko beste eragile batzuekin sinergiak sortzea.

Abendua 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31