Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   FITUR

%1,45 gora egin du enpresen kopuruak Euskadiko standean FITURen

" Informazio-mahaietan 2019an baino %69,89 pertsona gehiagori erantzun zaio eta, batez ere, kostaldean eta barnealdean ibilbideei buruzko informazioa eskatu dute.

FITUR-en joandako astean, Euskadiko standeko lan-gunean parte hartu duten euskal enpresari eta erakundeak oso pozik agertu dira bilera eta enpresa-harremanetarako guneagatik.

Aurten, 2019an baino enpresa gehiago izan dira, %1,45, eta 700 bat bilera zenbatu dira, batez ere, azokako lehenengo bi egunetan pilatuta.

Gainera, edizio honetan, izugarri hazi da standaren mahai ezberdinetan eratzundako pertsona kopurua, %69,66. Gehien eskatutako informazioa kostaldeko eta barnealdeko ibilbideei buruzkoa izan da, behar bada, interesatuen profilagatik, helmuga ezagutzen baitzuten.

Eta FITUR GAY-n Euskadik izan duen standan, bertaratutako pertsona kopurua hirukoiztu egin da iazko edizioarekin alderatuta.

Asteburuko ekintzei dagokienez, dastaketak, dantza-erakusketak, pintxo-tailerrak, magia-erakustaldiak, etabar, oso harrera iza dute madrildarren aldetik. Aurten, pintxo pote solidarioak ere, erantzun oso ona izan du eta 3.000 pertsonatik gora izan dira ACNUR, GKEaren aldeko ekimen honetan.

 

Martxoa 2020

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31