Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ERAGILEEN BISITA

American Express-eko eragilek Euskadi bisitatuko dute

Igande honetan Euskadira iritsiko dira American Express-eko 6 eragile NH hotel kateak eta Air Europa aire-konpainiak gonbidatuta, euskal turismo baliabide nagusiak ezagutzeko.

Aurretiaz, USAtik datozen eragileak Madrilen egun bitan egongo dira Madrilgo Turismoaren laguntzari esker. Ezagutza-bidaian NH eta Air Europako ordezkariek ere parte hartuko dute eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailaren lankidetza izango du.

Euskadin egingo duten hiru egunetako egonaldian Bilbo, Donostia eta txakoli upategi bat Urdaibain bisitatuko dituzte. Hiriburu bizkaitarran Guggenheim Museora eta San Mames futbol zelaira hurbilduko dira eta hirian zehar ibiliko dira. Donostian, aldiz, Igeldo, danborrada eta hirian barrena ibilbide bat izango dira ikusteko guneak.

American Express ekitaldiak kudeatzen munduko konpainiarik handiena da eta urtero 45.000 ekitaldi inguru antolatzen ditu. Hain zuzen ere, Euskadira etorriko diren eragile amerikarrek diru-sarrera handiko bezeroekin egiten duten lan, “Amex centurión” edo “txartel beltzak” dituztenak, oso interesgarriak gurea bezalako helmuga batentzako.

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31