• MICE
Euskadik Varsovian aurkeztu du bere MICE eskaintza
Basquetourrek, ekimen estrategiko honen bidez, Euskadi kokatu nahi du Poloniako merkatuan ekitaldi, kongresu, sustapen-bidaia handietarako helmuga nabarmen gisa.

Euskadik MICE (Meetings, Incentives, Conferences, Exhibitions) turismoan espezializatutako eskaintza aurkeztu berri du Varsoviako (Polonia) Museo Etnografikoan egindako ekitaldi profesional batean. Basquetourrek antolatu du jardunaldia, Espainiako Turismo Bulegoarekin (OET) eta Varsoviako Espainiako Enbaxadarekin elkarlanean.
Topaketetan, Euskadiko MICE agente nagusiak eman dira ezagutzera: Bilbao Convention Bureau, Donostia Convention Bureau, Vitoria-Gasteiz Convention Bureau eta Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea. Horrez gain, lan-saio bat burutu zen, eta bertan, Poloniako sektoreko profesionalek lehen eskutik ezagutu ahal izan zituzten bilerak, kongresuak eta ekitaldi profesionalak antolatzen espezializatutako euskal enpresen eskaintzak.
Hitzorduari amaiera borobila emateko, euskal gastronomia dastatzeko aukera izan zuten bertaratutako guztiek, sektoreko profesionalen arteko harremanak estutzeko aproposa izan zen koktelean.