• DTI
Arabako Lautada eta Portugalete DTI Sarean sartzen dira XVII. Batzorde Betearazlearen onarpenaren ostean
Urriaren 11n izan da DTI Sarearen XVII. Batzorde Betearazlea, Sarean kide titular berriak onartzeaz arduratzen dena.

XVII. Batzorde Betearazlearen baitan, besteak beste, Arabako Lautada eta Portugalete euskal helmugen DTI Sarerako atxikimendua proposatu eta onartu dira; biak bereizketa prozesuan daude eta orain atxikimendua eskatu dute. Hauek gehitu zaizkie DTI Sarearen parte diren beste euskal helmuga batzuei: Donostia/San Sebastián, Bilbo, Gasteiz, Goierri, Uribe, Errioxa Arabarra, Getxo, Debagoiena, Arabako Haranak, Bidasoa eta Busturiadea-Urdaibai.
Sareko kideek beren jardueretan parte hartzeko aukera dute, lantaldeen eta foroen bitartez, bai eta intereseko informazioa izateko aukera DTI ardatzen gai desberdinetan.
DTI Sarearen Idazkaritza SEGITTUR-i dagokio, eta hark antolatu eta koordinatzen ditu DTI Sarea osatzen duten kideentzat garatzen diren jarduera guztiak.
DTI Sareko Batzorde Betearazleari buruzko informazio gehiago: https://www.destinosinteligentes.es/wp-content/uploads/2023/09/ComposicionComisionEjecutiva-1.pdf