Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   FAMTRIP

Aste honetan TravelRebel-eko talde bat Euskadin barrena ibiliko da ibiligalu elektrikoan

" Bidaia-plataformak turismo jasangarriko eta arduratsuko esperientziak ematen dizkie ezagutzera bere jarraitzaileei

Gaur hasi da TravelRebel bidaia-plataformako kideen bidaia Euskadin barrena eta astebetez turismo jasangarriko, birsortzaileko eta arduratsuko esperientziak bilatuko dituzte. Hamar dira taldea osatzen duten pertsonak eta bakoitzak bere ikuspuntua ematen dio TravelRebelek kontatzen duen istorioari. Partaide guztiek dute planeta jasangarri batean alaitasunez bidaiatzeko helburua.

Basquetourrek antolatutako bidaia Euskadin barrena, ibilgailu elektrikoan egingo dute taldeko hiru pertsonek eta bost egun hauetan helmugaren arpegi ezberdinak ikusiko dituzte: Donostiako edertasuna,dotorezia eta gastronomiatik hasita; Pasaia eta bere baleztari ondarea; Hondarribia eta La Marina arrantza-auzo ezaguna; Zarautz eta surfa egiteko hondartza ospetsua; Santiago bidea, Zarautz eta Getaria artean; Ordizia, bere azoka mendeurrena eta Elikatuz zentroa; Euskal Trenbideko Bide Berdearen lehen zatia, Gasteiz eta Estibaliz artean; Arabako Errioxa, Casa Primicia upeltegiko Carravalsecako lorategi eta mahastiak bisitatuz; Bilbo eta haren bizimodu kosmopolita eta bidaia amaitzeko, bazkaria egingo dute munduko gune gastronomiko iraunkorrenetako batean, Eneko Atxan eta haren bi jatetxeetan, eta parapente-jarduera egingo dute Sopelako labarretan.

TravelRebel-eko kideak ibilgailu elektrikoan bidaiatzen ari dira, eta, beraz, lojamenduak aukeratu dituzte. Une oro, iraunkortasun- eta erantzukizun-ikuspegiaren arabera bilatu dituzte, ibilgailua kargatu ahal izateko Euskadin bost eguneko egonaldian.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31