Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   LEHIAKORTASUNA

Basquetourrek eraldatze digitala eta jasangarria sustatuko du euskal 25 erakunde turistikotan, UNE 178510 Araua ezarriz

1 / 2

Basquetourrek eraldatze digitala eta jasangarria sustatuko du euskal 25 erakunde turistikotan, UNE 178510 Araua ezarriz

Basquetourrek UNE 178510 Turismo Enpresa Adimenduna (TEA) Araua ezartzeko proiektuaren bigarren edizioa aurkeztu die hautatutako 25 erakundeei eta turismo-lankidetzako erakundeetako teknikariei. Edizio berri honekin, Turismoaren Euskal Agentziak berretsi egin du turismo-kudeaketa eredu berritzaileago, jasangarriago, irisgarriago eta teknologian oinarritutako baten aldeko konpromisoa.

UNEk argitaratutako eta SEGITTURek eta Estatuko Turismo Idazkaritzak bultzatutako UNE 178510 Araua helburu argi batekin jaio zen: turismoaren arloan diharduten enpresei eta zerbitzuei kudeaketa-tresna bat ematea, euren barne-funtzionamendua eta zerbitzuen kalitatea hobetzeko aukera izan dezaten.

Sektorearen lehiakortasuna indartzeko proiektua

Lehen edizioaren arrakastaren ondoren, Basquetourrek, gaur egun Turismo Helmuga Adimenduna (THA) metodologiarekin nabarmendutako helmugekin lankidetzan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 25 agente hautatu ditu prozesu honetan esku hartu dezaten. 45 lagun bildu ziren aurkezpen bileran, besteak beste, erakundeetako ordezkariak, helmugen teknikariak eta Basquetourreko lantaldea, Daniel Solana Zuzendari Nagusia buru zutela.  

Erakunde parte-hartzaileak

Araba
  • La Casa del Patrón (Gorbeialdea)

  • Amurrioko Turismo Bulegoa (Aiaraldea)

  • Cora Green City (Vitoria-Gasteiz)

  • Santa Maria Katedrala Fundazioa (Vitoria-Gasteiz)

  • Roble Verde Kanpina (Arabako Haranak)

  • Baigorri Upeltegia (Arabako Errioxa)

  • Amador García Upeltegia (Arabako Errioxa)

Bizkaia
  • Ea Astei (Busturialdea)

  • Gernikako Turismo Bulegoa (Busturialdea)

  • Sopelako Turismo Bulegoa (Uribe)

  • Bakioko Turismo Bulegoa (Uribe)

  • Getxoko Turismo Bulegoa (Getxo)

  • Orozkoko Turismo Bulegoa (Gorbeialdea)

  • Ilunion San Mamés Hotela (Bilbo)

  • Carlton Hotela (Bilbo)

Gipuzkoa
  • Oñatiko Turismo Bulegoa (Debagoiena)

  • Sukha Hotela (Debagoiena)

  • Geogarapen (Debabarrena)

  • Ilunion Hotela (Donostia / San Sebastián)

  • Akelarre Hotela (Donostia / San Sebastián)

  • Zumalakarregi Museoa (Goierri)

  • Villa Magalean Hotela (Bidasoa)

  • ETH Hotela (Bidasoa)

  • Antiguako Turismo Bulegoa (Urola Garaia)

Turismoaren bikaintasunerantz aurrera egiteko tresna

UNE 178510 Arauaren ezarpenarekin, erakunde horiek esparru metodologiko argi bat dute euren eskura: kudeaketa indartzeko; datuetan oinarritutako erabakiak hartzeko; jasangarritasuna modu estrategikoan integratzeko; pertsona guztientzako zerbitzu irisgarriak bermatzeko eta berrikuntza lehiakortasun-motor gisa sustatzeko.

Basquetourrek nabarmendu du proiektu hau pauso sendoa dela Euskadin turismo  modernoago, eraginkorrago eta konektatuago baterantz, etorkizuneko erronkei aurrea hartzeko eta bai bisitariei zein egoiliarrei kalitate handiagoko esperientziak eskaintzeko gai izango dena.

Abendua 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31