• EUSKADI FAMILIAN
"Euskadi Familian" klubak 8. lan-mahaia burutu berri du
Topaketa hori klubeko kide diren enpresetako ordezkarien, eskualde eta hiri turismoko teknikarien eta erakunde publikoen arteko elkartze eta lankidetza espazioa da.
Euskadi Familian klubak bere urteko bilera egin du abenduaren 2an, asteartea, Reale Arena kirol-barrutian. Lan-jardunaldi honetan bildu dira klubeko enpresetako ordezkariak, eskualde-bulegoak, udal eta foru erakundeak, bai eta Basquetour ere, proiektuaren bultzatzailea. Jardunaldi honen helburura nagusiak dira lankidetza sendotzea eta Euskadiko turismo sustapenean aurrera egitea.
Topaketak aukera eman du sektorearen egungo egoera aztertzeko; urtean zehar egindako ekintzak partekatzeko, eta datozen hilabeteetarako aurreikusitako ekimenak aurkezteko. Halaber, klubaren eta helmugaren sustapenaren arloan garatutako jarduerak azaldu dituzte, eta bertaratutakoen ekarpenak eta proposamenak jasotzeko tartea zabaldu da.
Lan-foro bat izateaz gain, topaketa hau aukera gisa finkatu da harremanak sendotzeko eta turismo-eragile desberdinen arteko sinergiak sortzeko. Parte hartzen duten enpresek beste kide batzuen proiektuak eta esperientziak ezagutzeko parada dute, eta horrek lankidetza-aukera berriak sortzea errazten du.
Aurten, topaketak izaera berezia izan du, komiteko kideak berritu baitira, osaera arautzen duen biurteko zikloaren harira.