Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Basquetour-ek "Euskadi Confidential" sustatu du Mexikon

Aste honetan, Basquetour Mexikon egon da, Euskadi kalitatezko helmuga gisa kokatzeko asmoz, benekotasuna eta esperientzia bereziak bilatzen dituzten bidaiarientzat.

1 / 5

"Euskadi Confidential" proposamen turistikoarekin, hainbat bilera eta ekitaldi antolatu dira Mexiko Hirian eta Monterrey-en, turoperadoreekin, bidai agentziekin eta komunikabide espezializatuekin harremanetan jartzeko helburuarekin. Euskadi Basque Country Confidential produktu klubeko kide batzuk ere joan dira Euskadiko onena erakusteko: Bilbao Turismo, Hotel Carlton, Arriluce Jauregia, The Artist, Donostia-San Sebastián Turismo, Lasala Plaza Hotela eta Basque Destination. 

Mexikoko merkatuak interes nabarmena erakutsi du Euskadiren alde, 2024an bisiten hazkundearen bidez islatuta, sarrerak %12 igo baitira eta ostatu-gauak %16. Interes hori Euskadik eskaintzen duen aberastasunari zor zaio, paisaia ikusgarriei, kultura-eskaintza biziari eta mundu mailan aitortutako gastronomiaren konbinazioari esker. 

Mexiko Hirian eta Monterrey-en ospatutako ekitaldietan, 120 gonbidatu baino gehiagok Euskadi bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten. Parte-hartzaileek eskualdearen esentzia bizi ahal izan zuten, hala nola, dastaketa gastronomikoen eta kultur erakustaldien bidez (pilota jokoa). 

Basquetour-ek ez du soilik turistak erakartzea helburu, baizik eta Mexikoko turismo sektoreko eragile gakoekin harremanak sendotzea ere, Mexiko eta Euskadiren arteko bidaiarien fluxua bultzatzen duen lankidetza sustatuz. 

 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31