Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   FITUR

Basquetour-eko zuzendari Daniel Solanak "Fitur Know-How&Export" ekimenean parte hartu du

" Turismo-helmuga adimentsuei buruzko mahai-inguru batek AA.EE ezberdinetako ordezkariak bildu ditu

Daniel Solana, Basquetour-eko zuzendariak parte hartu du eguerdian “Know How & Export” jardunaldien IX. edizioan, turismoan berrikuntza (B+G+I) bultzatzeko ardura duen SEGITTUR, Turismoko Estatu-Idazkaritzako elkarte publickoak antolatuta.

Atzo, FITUR azokaren lehen egunean, hasitako jardunaldiak hiru egunetan digitalizazioa, jasangarritasuna, berrikuntza, helmuga adimentsuak edo ODS-etan praktika egokietan dauden berrikuntzetan oinarrituko dira.

Gaurko mahai-ingurua elkarte autonomoek turismo-helmuga adimentsuen alde egiten ari diren apustuari buruzkoa izan da. SEGITTUReko presidente Enrique Martínezek moderatua, Ana María García, Kalitate, Berrikuntza eta Turismoa Suspertzeko Andaluziako zuzendariak; Juan Francisco Martínez, Murtziako ITREMeko zuzendariak; Herick Campos Valentziako Turismo zuzendariak eta Daniel Solana Turismoaren Euskal Agentziako zuzendariak parte hartu dute.

Solanak azpimarratu du Euskadik berrikuntza turismo-sektorean bultzatzeko ekimenen garapenerako egindako apustua. Basquetour-ek urteak daramatza turismoaren berrikuntzan eta adimen turistikoan lan egiten eta jarraituko du, atzo SEGITTUR-ekin sinatutako akordioak adierazten duenez; Helmuga Turistiko Adimentsuak sustatzeko eta bultzatzeko, eta Euskadi Adimen Turistikoaren Sisteman sartzeko, akordioa, hain zuzen ere.

Euskadiren helburua, Solanaren esanetan, gaur egun helmuga turistiko adimentsuak diren Donostia eta Vitoria-Gasteizen ondoren, Bilbo eta Euskadiko eskualde turistikoak ere programan sartzea da.

Gainera, Euskadiko Behatoki Turistikoa sistema adimentsu batean lanean ari da, iturri ezberdinetako datuak garatuz, euskal turismoaren jarduera sakonago ezagutzeko eta, horrela, estrategiak eta politika turistikoak modu egokian kudeatzeko eta diseinatzeko asmoarekin.

Euren aldetik, Valentzia, Murtzia eta Andaluziako ordezkariek arlo honetan lantzen ari diren politikak azaldu dituzte eta horrela, mahai-ingurua aukera ezin hobeta bihurtu da ikuspuntuak partekatzeko eta etorkizun hurbilari buruz hausnarketa bat egiteko.

 

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30