• SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA
Basquetour Euskadiko premium turismoa sustatzen ari da Hego Amerikan
Turespañak antolatutako Premium Turismoa Sustatzeko Jardunaldiak Hego Amerikako funtsezko hiru hiritan izango dira: Liman (Peru), Asuncionen (Paraguai) eta Buenos Airesen (Argentina).
Suspertzen ari diren merkatu horietan Espainiako premium turismoaren presentzia indartzea helburu duten jardunaldi hauetan hainbat autonomia-erkidegok hartuko dute parte, Basquetour barne, Euskadi – Basque Country aurkeztuko duena "Euskadi – Basque Country, Confidential" markaren pean.
Jardunaldiaren datak honako hauek dira:
- Buenos Aires, Argentina: uztailak 1
- Asuncion, Paraguai: uztailak 3
- Lima, Peru: uztailak 5
Aurten, Basquetourren bigarren aldia izan da Buenos Airesen antolatutako jardunaldietan, merkatu horrek Euskadiren sustapenerako duen garrantzia azpimarratzuz. Ekitaldia bost toki nabarmenetako premium segmentuko berrien, esperientzien eta ostatuen aurkezpenean oinarritu zen: Gaztela eta Leon, Katalunia, Madril, Euskadi eta Valentzia. Aldiz, Lima eta Asuncion bisitatzen dituen lehen aldia izango da, erosteko ahalmen handiko turistak Euskal Autonomia Erkidegora erakartzeko aukera berriak irekiz.
"Euskadi – Basque Country, Confidential" marka aukeratzeak merkatu horietan premium segmentuak duen goranzko joerari erantzuten dio. Sustapen-ahaleginen ardatza Euskadik eskaintzen dituen esperientzia esklusibo eta pertsonalizatuak nabarmentzea da, gastronomia aberatsa, paisaia paregabeak eta kultura-ondarea barne.
Jardunaldi horien bidez, autonomia-erkidegoek Hego Amerikan duten presentzia sendotu eta hedatu nahi dute, premium helmugak eta turista hautatuak erakarriko dituzten esperientziak sustatuz, kalitate handiko bidaietan inbertitzeko prest daudenak.