Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Basquetour, hirugarren urtez jarraian "Nordic Roadshow"-en, turismo nordikoa Euskadira erakartzeko

Hirugarren urtez jarraian, Basquetour, Euskal Turismoaren Agentzia, Aviareps-ek antolatutako "Nordic Roadshow"-ean parte hartzen ari da. Ekitaldi ibiltari honek nazioarteko helmugak eta turismoaren sektoreko eragile nagusiak konektatzen ditu herrialde nordikoetan.

1 / 2

Roadshow honek plataforma garrantzitsua eskaintzen die helmugei, bidai-agentziei, operadoreei eta komunikabideei sektoreko berrikuntzak, joerak eta lankidetza-aukerak elkartrukatzeko.

Aurten, Nordic Roadshow hau lau hiri nordikotan ospatzen da, honako data hauekin:

  • Azaroaren 11n, Stockholmo
  • Azaroaren 12an, Helsinki
  • Azaroaren 13an, Oslo
  • Azaroaren 14an, Kopenhage

Egunero, Basquetourrek 40 bat hitzordu izango ditu bidai-agentzia, turismo-operadore eta komunikabideekin, harremanak sendotuz eta Euskadiren erakargarritasun bereziak aurkeztuz.

Publiko nordikoak gehien eskatzen dituen produktuen artean nabarmentzen dira euskal kultura, paisaiak, golf-esperientziak, gastronomia eta ardoak, bisitariei benetako eta kalitatezko murgilketa bat eskainiz.

“Nordic Roadshow”-ak 150 turismo-profesional baino gehiagorekin zuzeneko interakzioa ahalbidetzen du, eta Euskadi, helmuga erakargarri gisa posizionatzeko eta merkatu nordikoan bere presentzia sendotzeko aukera eskaintzen du.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31