• PRESS TRIP
Basquetour, Peter's Planet kazetariaren lankidetzan, Vueling-en Bilbao eta Budapest arteko ibilbide berria sustatzeko
Basquetour Budapesteko aireportuarekin lankidetzan dabil, Vueling-en Bilbao eta Budapest arteko ibilbide berria sustatzeko asmoz. Hegaldien hasiera abendurako aurreikusita dago.
Helburua, ibilbidearen arrakasta bermatzea da etorkizunean hegaldi gehiago izateko, izan ere, Budapesteko aireportua hub garrantzitsua baita aireko konexioetarako, batez ere Ekialdeko Europarekin.
Aireportuko marketin talderarekin lankidetzan, influencer-entzako programa berezi bat antolatu da, helmuga sustatzeko eta eremu horretako bidaiariak erakartzeko.
Lehenengoa Peter's Planet da, jada Euskadi bisitatu duen kazetari eta edukien sortzailea. Urriaren 17tik 21era, Peterek Euskadin zehar bidaiatu du bere aurreko bisitan ikusi ez zituen alderdiak bisitatzeko. Bere audientzia Instagrametik haratago doa hainbat hedabidetan ere argitaratzen baitu.
Peterren ibilbidea honako hau izan zen:
- Urriaren 17a: Bilbora iristea eta Gernikara joatea, Neguetxea Boutique Guest House-n ostatu hartuz.
- Urriaren 18a: Gernikan eta Urdaibai Bird Center-en bisita gidatua, ondoren Lezika jatetxean bazkaria eta Itsasmendi upeltegira bisita. Tolosara joan.
- Urriaren 19a: Rafa Gorrotxategiren txokolate lantegira eta Tolosako merkatura bisita, Topic (Nazioarteko Txotxongilo Zentroa) bisitatu eta Vitoria-Gasteizera joan.
- Urriaren 20a: Añanako Gatz Harana bisitatu, Vitoria-Gasteizko alde zaharrean tourra egin eta Bilbora itzuli.
- Urriaren 21a: Bilbotik irteera.
Ekintza estrategiko honek influencer-ekin lankidetza sendotzen du Euskadi Ekialdeko Europako merkatuan helmuga erakargarri gisa kokatzeko.
Gainera, urriaren 25etik 27ra, Ágnes Szilágyi (@agi.travels) influencer nabarmena Euskal Herrira etorriko da ekimen hau babestera. Eskualdea lehen aldiz ezagutuko du, eta bere presentziak ekintzaren ikusgarritasuna are gehiago handitzea ahalbidetuko du, bere jarraitzaile kopuru handiari esker.