• LEHIAKORTASUNA
Basquetour-rek enpresa eta helmugei Anfitriones online 2021ko ikastaroei buruzko aholkua eman die
" Turismoko Estatu Idazkaritzak antolatuta Turismoaren Euskal Agentziak gomendatutako doako ikastorei esker sektoreak aurrera egin ahal izango du Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren betetze-mailan. " Izena emateko epea otsailaren 17an hasi zen eta zabalik egongo da ikastaroa emateko epea agortu baino 4 egun lehenagora arte, salbuespenak izan ezik, 7 egun lehenago bukatuko baita.
Turismoaren Euskal Agentziak Euskadiko enpresa eta helmugei Turismoko Estatu Idazkaritzaren “Anfitriones 2021” programaren online ikastaroei buruzko informazioa bidali die. Ikastarrok Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa betetzen joateko egokienak dira, Basquetour-en ustez. Doako ikastaroak dira eta euren helburua turismo sektoreko profesionalak prestatzea da helmuga turistikoaren kalitatea hobetzeko asmoz.
Programa turismo-ostatu, ostalaritza, bidaia-agentziak, turismo-garraioa, turismo-gidak, eski- eta mendi- estazioak, dendak, autoen alokairua, artisauak, kirol-portuak, turismo aktiboko enpresak, kongresuetako jauregiak, convention bureaux, Kongresu Antolatzaile Profesionalak (KAPak), osasun zerbitzu turistikoak, taxiak eta bestelako zerbitzuei zuzendua dago.
Aldi berean, turismo-zerbitzu publikoetako profesionalek ere hartu ahal izango dute formakuntza, esaterako informazio turistikoko bulegoak, hondartzak, natura gune babestuak, udaltzaingoa, garbiketa-zerbitzuak edota museoak eta interpretazio-zentroak.
Basquetour-ek uste du honako ikastaroak interesgarriak izan daitezkeela helmugetako teknikarientzako:
- Helmuga Turistiko Adminentsuak, martxoaren 3tik 17ra arte emango dena.
- Turismo-sektorearen digitalizazio bermoldaketarako gakoak, apirilaren 21etik ekainaren 1era arte.
- Helmuga baten garapen jasangarria bultzatzeko gakoak, maiatzaren 12tik ekainaren 1era arte.
- Garapen Jasangarriaren Helburuak (GJH) eta bere eragina, maiatzaren 19tik ekainaren 1era arte.
- Helmuga jasangarrien ereduak, maiatzaren 26tik ekainaren 1era arte.
Eta enpresentzako, Kode Etikoaren lehen puntuan helmuga seguruaren Gaia aipatzen denez gero, Basquetour-ek interesgarriak ikusten ditu beste ikastaro hauek:
- COVID-19: Establezimendu turistikoen zuzendaritza, martxoaren 15etik 29ra bitartean.
- COVID-19: Ostatu turistikoak martxoaren 25etik apirilaren 7ra arte
- COVID-19 Jatetxe-zerbitzuak, martxoaren 31tik apirilaren 14ra arte.
- COVID-19: Jendea hartzeko tokiak, apirilaren 7tik 21era.
- COVID-19: Taldeen kudeaketa toki itxietan, apirilaren 14tik 28ra arte.
- COVID-19: Aire zabaleko jarduerak egitea, apirilaren 21etik maiatzaren 5era arte.
- COVID-19: Pertsonen garraioa, apirilaren 28tik maiatzaren 12ra arte.
- Turismo-sektorearen bermoldaketa digitalaren gakoak, apirilaren 21etik ekainaren 1era bitartean.
- Garapen Jasangarriaren Helburuak (GJH) eta bere eragina, maiatzaren 19tik ekainaren 1era arte.
Ikastaroetan parte hartu nahi duenak www.turismo-formacion.com plataforman sartu, bere izena eman beharko du (aurreko edizioetan egin ez badu) eta aurre-inskripzioa egin beharko du. https://www.turismo-formacion.com/como-inscribirse-cursos-cultura-detalle-destino-detalle-2/ orrian prozesu honetan jarduteko agiri lagungarria eskuratu ahal izango da.
Izena emateko epea otsailaren 17an hasi zen eta zabalik egongo da ikastaroa emateko epea bukatu baino 4 egun lehenagora arte, Helmuga xehetasunez (“Destino en Detalle”) eta Turismoko Gaitasun Digitaletarako Sarrera (“Introducción a las Competencias Digitales Turísticas” ) ikastaroetan izan ezik. Hauek luzeak eta korapilatsuak direnez gero, inskripzioa, gutxienez, zazpi eguneko aurrerapenarekin egitea eskatzen baitute.