Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Basquetourrek Euskadi helmuga merkaturatuko du Miamin

Atzotik hasi eta apirilaren 1era arte, EE.BBetako bidaia-eragilerekin eta turoperatzailerekin bilduko da.

Basquetourrek atzotik hasi eta 3 egunetan, Turespañak antolatutako sustapen eta merkaturatze-jardunaldietan parte hartuko du Miamin.

Euskadiz gain, jardunaldietan Estatuko beste helmuga batzuk ere egongo dira, hain zuzen ere, premium, kultura, gastronomia edo erosketen turismoa lantzen dutenak; Turespañak, aipatutako produktuen arabera, aukeratutako 60 bidaia-eragilerekin eta turoperatzailerekin bilduko dira.

Jardunaldiak atzo hasi ziren merkatu estatu batuarrari buruzko aurkezpen batekin, USAn dauden OET-etako zuzendarien eskutik, eta gaur eta bihar lan-bilerak, workshop formatoan, eta helmuga ezberdinei buruzko aurkezpenak egongo dira, besteak beste, Euskadi-Basque Country-ri buruzkoa.

 

Otsaila 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28