• MERKATURATZE TURISTIKOA
Basquetourrek Euskadiren eskaintza turistikoa Valentzian merkaturatzen dihardu
CEAV-Confederación Española de Agencias de Viajes erakundearekin egindako akordioari esker, aurten, penintsulako hiri ezberdinetan garatuko dira merkaturatze-ekintzak.
Turismoaren Euskal Agentziak, atzotik, Valentziako Komunitate Autonomoan ospatzen ari diren merkaturatze-jardunaldietan parte hartzen dihardu, Confederación Española de Agencias de Viajes erakundeak antolatuta. Partaidetza Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo saila eta CEAVekren arteko akordioan kokatzen da eta helburu bikoitza du, Euskadiren irudia indartzea, batetik, eta helmuga eta bidaia-agentzien arteko harremana sendatzea, bestetik; izan ere, bidaia-agentzien segmentua funtsezkoa da balio-kate turistikoan.
Ekintzetariko bat CEAV PROTOUR 2022 egitasmo berrian dugun partaidetza da eta profesionalei zuzendutako workshop ezberdinen antolaketan datza penintsulako zazpi hirietan zehar: Madril, Valentziako Komunitatea (Castellon, Valentzia eta Alacante), Malaga, Lisboa eta Bilbo. Worshop hauek networking-erako eta bidaia-agentzien, helmugen eta sektoreko enpresen arteko topaketetarako aukera baitira.
Madrilen martxoaren 3an ospatu zen eta orain, workshop-ak Valentziako Komunitateko 3 hirietan izango dira: atzo, Castellonen eta Valentzian, eta gaur eguerdian, Alacanten.
Informazio gehiago: https://ceavprotour.com/index.php