• EUSKADIKO KODE ETIKOA
820 erakundek Euskadiko Turismo Etikoarekiko konpromisoa berretsi dute 2025ean
Kopuru horretatik, 75 erakunde berrik arrakastaz burutu dute Kode Etikoa ezartzeko oinarrizko ibilbidea; gainerakoek, aldiz, jarraipen eta berritze-fasearen esparruan egiaztatu dute konpromisoa. Honek guzti honek, euskal turismo sektorearen etengabeko hobekuntza bermatze du.
2025eko edizioa amaituta, guztira 820 turismo-erakundek bermatu dute Euskadiko Turismoaren Kode Etikoan ezarritako jasangarritasun eta erantzukizun printzipioekiko konpromisoa. Erakunde horiek beren eguneroko jardunean txertatu dituzte balio horiek, eta, horrela, turismo-eredu etikoagoa eta arduratsuagoa indartzen lagundu dute.
Kopuru horretatik, 75 erakunde berrik arrakastaz burutu dute Kode Etikoa ezartzeko oinarrizko ibilbidea; gainerakoek, aldiz, jarraipen eta berritze-fasearen esparruan egiaztatu dute konpromisoa. Honek guzti honek, euskal turismo sektorearen etengabeko hobekuntza bermatze du. Ekintza horiek sendotu egiten dute Euskadiko turismo-industria 2030 Agendako Garapen Jasangarriaren Helburuekin lerrokatzea, eta eredu jasangarriago eta arduratsuago bateranzko trantsizioa bizkortzen dute.
Etika Batzordea arduratu da konpromiso etikora batu diren 75 erakunde berriek aurkeztutako memoriak egiaztatzeaz. Erakunde horiek honela banatuta daude: 18 Araban, 16 Bizkaian eta 41 Gipuzkoan. Egiaztatze-prozesu hori Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren oinarrizko 6 printzipioei jarraituz egin da.
Gainera, Batzordeak Euskadiko Etika Erregistroan dagoeneko inskribatuta dauden Arabako 164 erakundek, Bizkaiko 306k eta Gipuzkoako 297k hartutako konpromisoak betetzen direla gainbegiratu du.
Egiaztatze-fase hori amaitutakoan, dagokion txostena Etika Komiteari helaraziko zaio, eta hark balioztatuko du aipatutako 820 erakundeak erregistro horretan behin betiko sartzea. Balioztatze hori 2026ko lehen hiruhilekoan egitea aurreikusten da.
Prozesu honek sendotu egiten du euskal turismo-sektoreak balio etikoekin duen konpromisoa, eta Euskadi turismo arduratsu eta jasangarriaren erreferente gisa finkatzen du