• FAMILIA-TURISMOA
Basquetourrek Familia Ugarien Euskal Kongresuan parte hartu du
Lankidetza hori Turismoaren Euskal Agentziak garatzen duen familia-turismoko produktuaren estrategiaren barruan kokatzen da.
Gaur ospatuko da Bilbon Familia Ugarien 10. Euskal Kongresua. Bertan, Basquetourrek laguntzen du bertaratutakoentzako jardueren antolakuntzan.
Kongresu hau Hirukidek antolatzen du, turismo-agentziak urtean zehar lankidetzan diharduen elkartea, hain zuzen ere, Euskadiko Familia Turismoko Klubeko baliabideak, zerbitzuak eta enpresak sustatzeko helburuarekin.
Gaurko egunean, helduen egitaraua izango da, goizean hainbat hitzaldirekin, Euskalduna Jauregian, eta arratsaldean familientzako prestatutako ekintzekin. Gainera, haurrentzako programa egun osoan zehar garatuko da, bai Euskaldunan, bai Itsasmuseumen, bai San Mamesen, bai Bilboko itsasadarrean,...
Gaur egun, hiru lurraldeetako 230 enpresa turistikok osatzen dute Euskadiko Familia Turismoko Kluba, eta haren helburu nagusia da helmuga eta eskaintza turistikoa haurrak dituzten familien eskarirako helmuga eta turismo-eskaintza prestatzea.