Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Basquetourrek Grand Tour sustatu du Nomade Jaialdian

Basquetourrek Nomade Jaialdian parte hartu du, bidaiarientzako eta naturazaleentzako ekitaldi garrantzitsuenetako batean, Euskadiko Grand Tourra sustatzeko helburuarekin.

1 / 2

Jaialdia Valentziako Erkidegoan egin zen, eta bertan informazio-gune bat jarri zen, bertaratutakoek Euskadiko turismo-eskaintza zabala eta aparteko ibilbide horrek eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko aukera izan zezaten. 

Euskadi – Basque Country Grand Tour ibilbide amaigabea da, bidaiari bakoitzak Euskadi bere erara bizitzeko eta gozatzeko diseinatua. Zortzi etapaz osatutako bidai hau ibilbide bat baino askoz gehiago da: presarik eta galtzeko beldurrik gabe zeharkatu beharreko emozio-mapa bateko irteera. 

Jaialdira bertaratu zirenek interes handia erakutsi zuten natura- eta landa-turismoan, eta euskal gastronomian. Paisaia naturalen eta sukaldaritza-esperientzien konbinazio horrek Euskadi helmuga ezin hobea bihurtzen du. 

Gainera, egiaztatu zen Euskadik interes handia pizten duela Valentziako Erkidegoko turisten artean, gero eta gehiago baloratzen baitute eskualdeak eskaintzen dituen paisaien, kulturaren eta tradizioen aniztasuna. 

Nomade jaialdiarekin egindako lankidetza horrek Euskadiren ikusgarritasuna eta erakargarritasuna indartzen ditu, erreferentziazko helmuga turistiko gisa, eta Espainia hegoaldeko bidaiarien artean sustatzea bultzatzen du. 

Jaialdiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu festivalnomade.com. 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31