Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   FORMAKUNTZA: BASQUETOUR LEARNING

Basquetourrek prestakuntza-ikastaro berriak eskaintzen ditu urrian

" "Basquetour Learning" euskal turismo-sektorearentzat interesgarriak diren formazioak biltzen dituen online gunearen helburua da turismo-eskaintza erakargarriagoa, eraginkorragoa, inklusiboagoa, ekonomikoagoa eta iraunkorragoa lortzen laguntzea.

Turismoaren Euskal Agentziak euskal turismo-sektoreari zuzendutako prestakuntza-eskaintza zabala eskaintzen du urrian. Aurrekoetan bezala, Basquetourrek eta beste erakunde batzuek emandako ikastaroak dira.

 

"Basquetour Learning" online gunean bildutako prestakuntza horien helburua euskal enpresa eta erakunde turistikoei erakargarriagoak, efizienteagoak, inklusiboagoak eta iraunkorragoak izaten laguntzea da, helmugako eskaintza turistikoa hobetzeko. Helburu hori Euskal Prestakuntza Planaren barruan kokatzen da, Ostalaritza eta Turismoaren atalean, eta bat dator Europako Batzordeak definitutako etorkizuneko 5.0 industriaren ildo nagusiekin, aurrerapen teknologikoak giza balioen eta inklusioaren zerbitzura jartzearen alde egiten baitu.

 

Eraldaketa sakon eta azkarreko testuinguru honetan, Euskadik trantsizio hirukoitza hartzen du bere gain: 

  • EUSKADI DIGITALA: trantsizio teknologiko-digitala
  • EUSKADI BERDEA: trantsizio energetiko-klimatikoa
  • EUSKADI INKLUSIBOA: osasun- eta gizarte-trantsizioa

 

Erronka hirukoitz hori “Basquetour Learning”en formazio sortan ere islatuko da.

 

Euskadi digitalaren atalean, Agentziak ematen dituen prestakuntza propioei dagokienez, Barnetegi Teknologikoa nabarmentzen da hilaren 25ean, Mutrikuko Arbe hotelean, eta izena eman dezakezue: Barnetegi Teknologikoa (Turismo Sektorea) - BARNETEGI BERRIAK! | Basquetour Learning

 

Gainera, SPRIk sare sozialei, marketin digitalari, produktibitateari eta zibersegurtasunari buruzko online ikastaroak eskaintzen ditu hilabete osoan. Sare sozialei buruzko ikastaroek marka baten ezagutza eta negozio baten audientzia handitzen lagundu nahi dute; marketin digitalekoek, berriz, bezero potentzialak erakartzeko estrategia digital bat sortu. Produktibitate-ikastaroek eraginkorragoak eta produktiboagoak izateko tresnak eta aplikazioak azaltzen dituzte. Eta zibersegurtasunekoek negozio baten informazioaren osotasuna, konfidentzialtasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko edukiak eskaintzen dituzte.

Informazio gehiago: Bestelako formakuntzak | Basquetour Learning

 

Gainera, gaur Basquetourrek bisita egiten digun bisitariaren profilari buruzko prestakuntza eman du.

 

Basquetour Learning-i buruzko informazio guztia Basquetourren webgunean aurki daiteke. 

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30