Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Basquetourrek Turespañako Alderantzizko Jardunaldietan parte hartu du Toledon

Turespañak maiatzaren 20tik Toledon antolatu dituen alderantzizko jardunaldien azken eguna da gaurkoa. Basquetour, bi euskal enpresa eta Donostia eta Bilbao Turismoko turismo bulegoekin batera, aktiboki parte hartzen aritu da ekitaldi garrantzitsu honetan.

1 / 3

Jardunaldi horiek Espainiako turismo-produktuak eta -zerbitzuak merkaturatzen dituzten enpresei eta merkaturatze hori babesten duten turismoa sustatzeko Espainiako erakundeei zuzenduta daude. Helburu nagusia Espainiako turismo-produktu eta -zerbitzuen merkaturatzea sustatzea da. Bertan, Espainiako Turismo Kontseilaritzen sareak herrialde bakoitzean hautatutako Europako hainbat merkatu igorletatik datozen bidaia-agenteak eta turoperadoreak elkartzen dira. 
 
Basquetourren eta bere kideen parte-hartzea funtsezkoa izan da Euskal Herriko turismoaren aberastasuna eta aniztasuna nabarmentzeko, bertako erakargarritasun turistikoak sustatuz eta Europako merkatuan duen presentzia indartuz.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31