Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   JASANGARRITASUN TURISTIKOA

Basquetourrek Turismo Jasangarriaren Europako Sarearen Bilera Nagusian parte hartu berri du

Turismoaren Euskal Agentzia ECOTRANS elkartearen kidea den heinean nazioarteko hitzordu honetan esku hartu du eredu-turistiko arduratsu, berritzaile eta jasangarri baten aldeko konpromisoa berretsiz.

1 / 2

Ostegun honetan, Saarbrücken hirian, ECOTRANS erakundearen —Turismo Jasangarriaren Europako Sarea— Biltzar Nagusia egin da, formatu hibridoan, eta bertan esku hartu dute sare horretako kide diren sektoreko eragile nagusiak. 

Jardunaldian, urteko jardueren eta finantzen txostenak aurkeztu dira. Gainera, hainbat gairen inguruan  eztabaidatu dute, hala nola zerbitzu berrien diseinua, talentuaren erakarpena eta sarearen beraren komunikazio-estrategia. Horrez gain, lan-mahaia eratu da Jasangarritasun Ekosistemei eta Adimen Artifizialaren erabilerari buruz. 

Beste urte batez, nazioarteko topaketa honek aukera eman die kideei, Basquetour tartean, beren ekimen propioak ikusarazteko eta Europa mailan turismo arduratsu eta berritzailearekiko konpromisoa indartzeko. Besteak beste, Euskadik Turismo Enpresa Adimenduna TEA proiektuan duen esperientzia azaldu du, horren ardatz nagusietako bat jasangarritasuna baita. 

ECOTRANS- European Network for Sustainable Tourism Development irabazi-asmorik gabeko sare independientea da eta turismo jasangarriagoa lortzeko lanean diharduten aditu europarrez eta erakundeez osotua dago. Sarearen misioa da Europan turismo jasangarriaren garapenerako printzipio argiak zehaztea, estrategiak sustatzea eta praktika onen adibideak ezartzea.

Azaroa 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30