Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ESTATISTIKA DATUAK

Basquetourreko Behatokiak 2023ko jarduera turistikoari buruzko datuen azterketa egin du

Igoera nabarmenak izan ziren 2023ko urtean, sarreratan, +%8,3 (4.594.838), gaualdietan, +%8,9 (9.730.100) eta plazakako okupazio-mailan, +%1,3 (%37,89).

" Abenduko datuei dagokienez, 2023an igoera garrantzitsuak ikusten dira sarreratan, + %4,9 (293.483) eta gaualdietan, +%6,6 (587.942) baina behera egiten du plazakako okupazio-mailak, - % 3,4 (%29,06). 2023 izan da nazioarteko merkatuak hazkunderik handiena izan duen urtea (+%16) eta %45eko pisu historikoa lortu du.

Gainera, Merkatu igorleen sailkapena hirietan deritzon datuen panel berria ere eskaintzen du bere webgunean

Basquetourreko Euskadiko Behatoki Turistikoak 2023ko abenduko eta urteko itxierako Euskadiko eskaintza eta eskari turistikoari buruzko koiuntura-adierazle nagusien azterketa laburra egin du, eta araututako ostatu turistikoen guztizkoari buruzkoa. Gainera, Merkatu igorleen sailkapena hirietan deritzon datuen panel berria ere eskaintzen du bere webgunean. Datu-panel horri esker, berritasun gisa, Gasteizen, Bilbon eta Donostian gaua igarotzen duten turisten jatorriko merkatu igorleen jarraipena egin daiteke hilero eta urtero. Merkatu horien bilakaeraren monitorizazioa Eustaten ETR estatistika-eragiketak emandako datuetatik lortzen da.

 

Abenduko datuei dagokienez, 2023an igoera garrantzitsuak ikusten dira sarreratan, + %4,9 (293.483) eta gaualdietan, +%6,6 (587.942) baina behera egiten du plazakako okupazio-mailak, - % 3,4 (%29,06). Hotelak dira turisten kopuruan gora egiten duten bakarrak (+%6,6), gaualdietan (+%6,9) eta plazakako okupazio-mailan (+%5,6). Gau-eta turisten kopuruan apartamento turistikoek ere hazkundeak izan dituzte eta kanpinek hazkunde nabarmena gau-kopuruan (+%100).    Euskadiko hiri-, kostaldeko eta barneko helmugek sarrera gehiago eta gaualdi gehiago jaso dituzte, eta okupazio-mailan gora egin dute. Vitoria-Gasteizek, gaualdietan eta okupazioan gora egin arren, behera egin du turisten kopuruan (-%4,9). Eta Arabako Errioxak behera egin du turismo-eskariaren adierazle guztietan.

 

Abenduan, merkatu igorle nagusien datuei erreparatuz gero, ikusten da, Estatu mailako merkatuen pisu handiagoa (%70) nazioarteko merkatuarenarekin alderatuta (%30). 10 merkatu igorle nagusien artean, abenduan, nazioarteko merkatu bakarra dago, Frantzia, hirugarren postuan. Bisitari-kopuruan behera egin duten merkatu igorleak Madrilgo Erkidegoa eta Andaluzia dira. Gau-kopuruan jaitsi direnak Madrilgo Erkidegoa, Nafarroa, Andaluzia eta Galizia dira. Sailkapenaren liderrak, ordena honetan: barneko merkatua (Euskadi) (%17,3), Madrilgo Erkidegoa (%14,2), Frantzia (%10,2), Katalunia (%9,1) eta Gaztela eta Leon (%4,4).

 

2023 urteko datuak

Igoera nabarmenak izan ziren 2023ko urtean, sarreratan, +%8,3 (4.594.838), gaualdietan, +%8,9 (9.730.100) eta plazakako okupazio-mailan, +%1,3 (%37,89). Era berean, plazakako eskaintza %3 hazi da 2022arekin alderatuta.

Desestazionalizazioaren hazkundea, batez ere, urteko lehen seihilabetekoan ikusten da, igoera azpimargarriekin urtarrilean (+%28,4), otsailan (+%10,7) eta martxoan (+%11,5). Aztertutako ostatu-mota guztiek gora egin dute turisten kopuruan, gaualdietan eta plazakako okupazio-mailan. Aterpetxeak izan ezik, urtea beherakadekin itxi baitute. Euskadiko hiriek, kostaldeko eta barnealdeko helmugek 2023an turista gehiago, gaualdi gehiago eta betetze-maila handiagoa izan dute. Igoerarik nabarmenenak hirietan izan dira. Arabako Errioxak hazkunde txiki batekin bukatu du urtea baina baita jaitsiera txiki batekin sarreratan eta okupazioan. Helmugaren desentralizazioa hazi egin da Euskadiko barnealdean izandako bataz besteko okupazioaen igoera handiagatik. (+%9,5).

 

Iaz, merkatu igorle nagusienetan, 2023 izan da nazioarteko merkatuak hazkunderik handiena izan duen urtea (+%16) eta %45eko pisu historikoa lortu du. 10 merkatu igorle nagusiek hazkunde metatuak izan dituzte bai sarreratan bai gaualdietan ere, Madrilgo Erkidegotik etorritakoen kasuan izan ezik, %1,7 behera egin baitute. Hazkunde nabarmenak izan dira Amerika, Alemania, Ingalaterra eta Valentziako merkatuetan.Sailkapenaren liderrak, ordena honetan: Madrilgo Erkidegoa (%12,3), barneko merkatua (Euskadi) (%10,8), Frantzia (%9,9), Katalunia (%8), eta Estatu Batuak (%3,9).

 

Informazio gehiago: Euskadiko behatoki turistikoaren buletinak - Turismoaren Euskal Behatokia - Euskadi.eus

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30