Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   JARDUNALDIAK

Basquetourreko zuzendariak "Resintoniza Andalucía" Foroan parte hartuko du

" Segurtasuna, jasangarritasuna, berrikuntza, merkaturatzea edo COVID19aren osteko egoera turismo-helmugetan izango dira eztabaidagai.

Daniel Solana Turismoaren Euskal Agentzia-Basquetourreko zuzendariak parte hartuko du gaur “Resintoniza Andalucía”, atzotik Jaenen ospatzen den Foroan.

Andaluziako gobernuak antolatutako topaketan mahai-inguru bat eta ondoren, lan-jardunaldi bat eta ezagutza-bidaia bat izango dira.

Eztabaidan, Basquetourreko zuzendariaz gain, Andaluziako Turismoaren Sustapenerako eta Kiroletako zuzendari Gorka Lerchundik; Minube.es web-plataformaren sortzaile eta CEO Raúl Jiménezek, onlineko eragile gisa; eta Andaluziako Bidaia Agentzietako Federazioaren presidente Luis Arroyok, eragile tradizionala gisa, parte hartuko dute.

Gonbidatuek segurtasuna, jasangarritasuna, berrikuntza, merkaturatzea eta COVID 19aren osteko egoera aztertuko dituzte, besteak beste: epe labur, ertain eta luzeko aurreikuspenak; bidaiatzeko erabakia hartzerakoan kontuan izaten diren faktoreak; bidaiariaren egungo eta etorkizuneko profila; eta bitartekaritza eta merkaturatzeko kanal egokienak eztabaidaren galdera garrantzitsuak izango dira.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31