Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKADIKO TURISMO JASANGARRITASUN PLANA

Bilbok 4,7 milioi euroko Next Generation funtsak ditu Euskadiko Lurralde Planaren barruan iraunkortasun turistikoari lotutako ekintzetarako

1 / 3

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok eta Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enpleguko zinegotzi Xavier Ochandianok Bizkaiko hiriburuan garatzen ari diren proiektuetako aurrerapenak aurkeztu dituzte gaur. Proiektu horiek Next Generation funtsekin finantzatuta daude, eta lehenengo Euskadiko Iraunkortasun Turistikoaren Lurralde Planean sartzen dira, Espainiako Gobernuaren Berreskuratze Planari esker.

Bilbok 4,7 milioi ditu Europako funtsetatik. Sailburuak gogorarazi duenez, funts horiek “dagoeneko iritsi dira udalerrira”, eta horiekin garatuko dira Artxandako ingurunea eta bertako funikularra indartzea helburu duten ekintzak, berau modernizatzeko eta espazioak berreskuratzeko, hiri- eta turismo-iraunkortasunaren eta trantsizio berdearen ikuspegitik.

“Bilbokoa, beste hiriburu eta gainerako udalerrietakoak bezalako jarduerak funtsezkoak dira Euskadiren iraunkortasun eta lehiakortasun turistikoa indartzeko”, nabarmendu du sailburuak, “turismoa suspertzen ari den une honetan. Aste honetan uztaileko datuak ezagutu ditugu —kanpinen eta aterpetxeen datuak falta dira— eta baieztatu egiten dute turismoaren susperraldia, % 18ko hazkundea izan baita turisten sarreran, covidaren aurreko datuekin alderatuta”.

Orain arte metatuta ditugun datuen arabera, baieztatu dezakegu lehen 7 hilabete hauetan turismoa % 5,9 hazi dela 2019ko lehen 7 hilabeteekin alderatuta. Eta bisitatu gaituztenen % 50 inguru nazioarteko turistak dira. Bilboren kasua ere oso ona izan da uztail honetan, % 18ko hazkundea izan baitu covidaren aurreko zifrekin alderatuta, eta ziur nago bide horretan jarraituko dugula uda amaitu artean.

Sailburuak gogorarazi du berri onak direla oso gaizki pasatu duen sektore batentzat, “pandemia osoan zehar babestu dugun sektore batentzat, ez bakarrik zuzeneko laguntzen bidez, baita helmugaren sustapena bultzatuz ere, indartutako eta hipersegmentatutako kanpainekin. Ekintza horiekin eta sektoreko profesionalek egin duten lan handiarekin, orain ikus ditzakegu aurrera egiten jarraitzeko hainbeste behar ziren emaitza horiek”.

Euskadiko Iraunkortasun Turistikoaren Plana 2023ra arteko 3 deialditan gauzatuko da, guztira 67 milioiko zuzkidurarekin. Turismora bideratutako Next Generation funts horiek turismo-sektorearen modernizazio- eta lehiakortasun-planean edo Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren 14. osagaian egindako inbertsiorik garrantzitsuenaren parte dira, eta 3.400 milioi euroko zuzkidura dute turismo-sektorera bideratutako inbertsio zuzen eta espezifikoetarako.

 

 

 

 

 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31