• HELMUGA TURISTIKO ADIMENDUNAK
Bilbok, Getxok, Bidasoak, Arabako Haranek, Debagoienak eta Busturialdeak Turismo Helmuga Adimendunaren bereizgarria lortu dute
Hauetatik Bilbo da eskubide osoko helmuga adimentsua HTA metodologiaren baldintzen %80 edo gehiago betetzen dituelako eta gainontzekoak, atxikituak dira. 2025eko abendura arteko balioarekin, bereizgarriak egiaztatzen du destino horiek SEGITTURen DTI eredua ezartzen hasi direla, Euskadin Basquetourrek bultzatuta. Gainera, Bidasoak izan ezik (2024an eskatu ahal izango du), helmuga guztiak Helmuga Turistiko Adimendunen Sarearen parte dira.
Bilbok, Getxok, Bidasoak, Arabako Haranek, Debagoienak eta Busturialdeak Helmuga Turistiko Adimendunaren bereizgarria lortu dute, 2025eko abendura arte. Gainera, Bidasoak izan ezik, datorren urtean eskatu ahal izango baitu, guztiek osatzen dute Helmuga Turistiko Adimendunen Sarea, Bilboren kasuan 2019tik.
Gainera, Bilbo da horietako bakarra eskubide osoko HTA gisa egiaztatua, metodologiaren eskakizunen % 80 edo gehiago betetzeagatik, Donostia, Benidorm, Gijón, Málaga eta Santanderrekin batera. Gainerakoak, atxikitako HTAak dira.
Bereizgarriak egiaztatzen duenez, helmuga horiek HTA eredua ezartzen hasi dira. Eredu hori urrats garrantzitsua da helmugen taldean sartzeko, garapen turistikoaren abangoardian, eta gobernantzan, jasangarritasunean, irisgarritasunean, berrikuntzan eta teknologian oinarritutako etorkizuneko estrategia du ardatz.
SEGITTURen HTA metodologia Euskadin ezartzeko prozesuan, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza instituzionala eta ekonomikoa izan da, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bitartez, eta udal-arlo guztien eta helmuga bakoitzeko eragile pribatuen inplikazioa ere izan da, hura osatzen duten 97 eskakizunen eta 261 adierazleen arabera ebaluatzeko beharrezko informazioa ematen lagundu baitute. Informazio horri esker, SEGITTURek baldintza horien heldutasun-maila baloratu ahal izan du, eta, ondoren, ekintza-plan bat eta helmuga bakoitzean gauzatu beharreko gomendioak proposatu ahal izan ditu, turismo-helmuga adimenduna bihurtzeko.
Aipatutako Euskadiko sei helmuga horietako bakoitzak bereizgarria lortzen lagundu dioten indargune espezifikoak ditu. Bilboren kasuan, honako hauek dira: Smart Plan Estrategiko bat izatea, lurraldean txertatzen diren proiektu teknologikoak antolatzen dituena; hirian berrikuntza-ekosistema bultzatzea; berrikuntza-proiektuetan parte hartzea, jardunbide egokiak beste lurralde batzuekin trukatzeko aukera ematen dutenak; azpiegitura teknologiko eta konektibitate azpimarragarriak izatea; udalerrian Cloud Computing eta Edge Computing soluzioak egotea; hiriak GJHen arabera egiten duen jasangarritasun turistikoaren plangintza eta kudeaketa; eta helmugan irisgarritasuna hobetzeko erabiltzaileek parte har dezaten sustatzea.
Getxoren kasuan, honako hauek dira: dagoen berrikuntza-ekosistema; erakunde kudeatzailean ez ezik, sektoreko enpresei zuzendutako prestakuntza-programa; tokiko kultura-baliabideen sustapena eta babesa; turismo-baliabideen eta intereseko ibilbideen smart seinaleztapen aurreratua; airearen kalitatearen kudeaketa eta zarata minimizatzeko mekanismoen balorazioa; eta irtenbide teknologiko/berritzaileen bidez irisgarritasunaren garapena bultzatzea.
Bestalde, Bidasoaren indarguneak honako hauek dira: eskualdean turismo-produktuak sortzeko kudeaketa eraginkorra, sentsorizazioa eta helmugako kudeaketa-sistemak, eskualdea ondo kokatzea turistentzako eta MICE bisitari profesionalentzako webguneen bidez, bisitariaren eta egoiliarraren arteko elkarreraginaren sustapen aktiboa, eta Bidasoako Hiri Behatokia egotea.
Arabako Haranak eskualdeko indarguneak honako hauek dira: kultura-ondarea kontserbatzea, hobetzea eta berreskuratzea, lurraldeko helmugaren hirigintza-plangintza edo -antolamendua; balio nabarmenean jarritako turismo-baliabide interesgarriak, hala nola Sobrongo Uraren Museoa, Micaela Portilla Eskola Proiektua edo Gesaltza Añana; eta helmugako enpleguaren urtarokotasunaren aurkako borroka, iraunkortasun-printzipioetara egokituta.
Debagoienari dagokionez, bere indarguneak sektorea prestatzeko programa, Informazio Geografikoaren Sistema (GIS) bezalako teknologia aurreratuak edo bisitariaren esperientzia hobea ahalbidetzen duten errealitate areagotua/birtuala bezalako murgiltze esperientziak, 0 kilometroko tokiko produktu, zerbitzu eta esperientzia turistikoen hornitzaileak sustatzea eta ondarearen eta paisaiaren diseinua, eraikuntza eta babesa.
Eta, azkenik, Busturialdea-Urdaibai eskualdean, nabarmenena honako hauek dira: tokiko natura-ingurunearen eta bertako biodibertsitatearen babes nabarmena, helmugako plangintza estrategikorako tresnak, sektoreko enpresentzako prestakuntza-programa, ezarritako berrikuntza irekiko prozesuak eta turismo-espazioak kudeatzeko sistemak.