Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Bukatu dira Euskadi Basque Countryren sustapen- eta merkaturatze-jardunaldiak Latinoamerikan

" Medellingo hiria izan da euskal merkatal ordezkaritzak Mexikora eta Kolonbiara egindako bisitaren azken etapa. " Jardunaldietan parte hartu zuten 10 euskal enpresak (sei hotel eta luxuzko lau DMC) Virtuoso sareko tokiko bidaia-agente premiumekin bildu ziren joan den ostiralean. Sare hori luxuzko bidaia-agentzien sare garrantzitsuena da, eta Euskadi sare horretakoa da.

1 / 3

Joan den astean Mexikora eta Kolonbiara bidaiatu zuen Basquetour buru duen euskal ordezkaritza komertzialak ostiralean amaitu du Latinoamerikara egindako bisita.

Euskadiko Confidential klubeko kide diren sei hotelek eta luxuzko lau DMCk osatutako ordezkaritzak hainbat negozio-saio egin ditu tokiko turoperadore premiumekin, beren eskaintza ezagutarazteko eta Euskadi Basque Country helmuga aurkezteko, bai eta Virtuoso sareko luxuzko bidaia-agentziekin ere. Sare hori munduko garrantzitsuena da eta Euskadiri dagokio.

Amerikarako bidaia Medellin hirian amaitu zen, bi lan saio eginez: bata Strategic Pointen, 10 Virtuoso agenterekin, eta bigarrena Travel Centerren, beste 10 agenterekin. Eta, bietan, pintxo dastaketak eskaini ziren. Kolonbiako merkaturako produktu eta pakete turistikoak garatzeko ideiak eta planak trukatzea izan zen helburua. Confidential Euskadi – Basque Country marka turistikoaren premium produktuen kluba da. 92 luxuzko enpresa ditu, jatetxe, hotel eta esperientzien artean.

Aurretik, euskal ordezkaritzak topaketa komertzialak izan zituen Bogotan eta Gudalajaran (Mexiko).

Apirila 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30