• SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA
CEAV Protour workshop ibiltariaren bigarren edizioa amaitu da Valladoliden
Ostegun honetan networking ekitaldi honen azken lan-jardunaldia egin da, Bidaia Agentzien Espainiako Konfederazioak antolatuta, eta Basquetourrek parte hartu du.
CEAV PROTOUR 2023 workshop ibiltariaren azken hiria izan da Valladolid. Turismoko profesionalentzako networking-ekitaldi bat da, Estatuko zazpi hiritan egindako bira bat da, eta, bigarren urtez jarraian, Euskadik parte hartu du, penintsulan helmugaren irudia indartzeko eta bidaia-agentzien segmentuarekiko harremana sendotzeko, horiek funtsezkoak baitira balio turistikoko katean.
Valentzia, Alacant, Tenerife, Kanaria Handia, Madril eta A Coruña izan dira CEAV PROTOUR ospatu den hiriak. 50 helmugako 200 profesional baino gehiago, hegazkin-konpainiak, hotel-kateak eta turismo-sektoreko enpresak bildu dira bidaia-agentziekin. Workshop hauek aurrez aurreko topaketak egiteko aukera paregabea dira.