• TURISMO NAUTIKOA
Daniel Solana Anemeko Kongreso Nautikoan, Valentzian
Basquetourreko zuzendariak parte hartu zuen, hilaren 24ean, helmugei eta esperientzi nautikoei buruzko mahai-inguru batean, Valentzia eta Ceutako ordezkariekin batera.
Kongresoak jasangarritasuna, transizio ekologikoa eta merkatuen, logistika, kontsumo-joerak eta nautika-kirol-instalazioei eboluzioa izan zituen eztabaidagai.
Daniel Solana, Basquetourreko zuzendariak turismo nautikoaren esperientzia Euskadin, Valentziara, hilaren 24 eta 25ean ospatu zen Anemeko Kongresu Nautikora, eraman zuen.
Solanak ekitaldiaren lehen egunean “Helmuga eta esperientzia urdinak aurkituz, lurraldeak kohesionatuz” mahai-inguruan parte hartu zuen, Ceuta eta Valentziako ordezkariekin batera.
Kongresu Nautikoak bere 9. edizioari eutsi zion “ReACTIVADOS” lelopean eta erronka berriekin, hain zuzen ere, 2022an sektore nautikoaren ajendako gaien inguruko eztabaidarekin, hitzaldi motibatzaileekin eta hausnarketarako eta ekintzarako eztabaidekin.
Oceanografic ospetsuak hartu zuen sektoreko 500 profesionaletik gora bildu zituen topaketa hau eta jasangarritasuna, transizio ekologikoa eta merkatuen, logistika, kontsumo-joerak eta nautika-kirol instalazioen eboluzioa eztabaidagai izan zituena.