Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO AKTIBOA

Daniel Solana, Basquetourreko zuzendaria, "Abenturarako bidea Sonoran hasten da" Foroan

" Bihar, modu birtualean ospatuko den topaketan, Mexikoz gain, Euskadik Compostelako Donejakuek eta Costa Ricak parte hartuko dute, " Helburua abenturako turismoa sustatzea eta aliantza turistikoak sortzea da. " Produktu turistiko honen etorkizuna, pandemiaren ostenan, bikaina izatea espero da

Basquetou- Turismoaren Euskal Agentziaren zuzendari Daniel Solanak bihar arratsaldean “Abenturarako bidea Sonoran hasten da” Foroan parte hartuko du.

Mexicok antolatuta, Euskadiz gain, topaketan gonbidatu gisa, Compostelako Donejakuek eta Costa Ricak parte hartuko dute.

Foroaren helburuak hauek dira:

  • Sonorako, Mexikoko abentura-turismoa suspertzea bertan eta nazioarte mailan.
  • Aliantza turistikoak eta ibilbideak herri gonbidatu bereziekin sortzea.
  • Pertsonak abentura-turismo naturan egitera animatzea.

 

Mexiko munduan zazpi herririk bisitatuenen artean dago eta oso anitza da. Beraz, abetura-turismorako toki paregabea da. Produktu turistiko honen aktibo nagusiak natura- eta kultur-ondarean daude eta, turismo jasangarriaren irizpideak jarraituz, negozio errentagarri eta helmuga oparoak sortzeko, garatzeko eta mantentzeko eredu moduan erabil daiteke.

Foroan gai ezberdinei buruz hitzegin eta aztertuko dira, besteak beste, etorkizunean turismo aktiboak jasangarri, irisgarri eta barneratzailea izan behar duela; natura-turismoaren mota bat dela eta berari esker, zaharkituta edo potentzial gutxiko guen asko suspertzen dira; pertsonek naturarekin behar duten hartu-emanatik sortzen den turismoa dela eta garrantzi handikoa, bidaiaren gastuaren zati handi bat bisitatzen den helmugan geratzen delako. Gainera, jarduera honek eskatzen dituen baliabideak hoteletan eta euren zerbitzuetan sortzen diren gastuak baino askoz ere txikiagoak dira, eta bertako komunitatearekin eta garapenarekin hartu-emana sustatzen du.

Gai guzti hauek aztertuko dira biharko topaketan, pandemiaren ostean, turismo-produktu honek izango duen etorkizun bikainaz gain.

 

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30