• JAIALDIA
"Destinos Euskadi", "Basques á Bordeaux"-en
Bordelek asteburu honetan “Basques á Bordeaux” II. Jaialdia ospatu du eta “Destinos Euskadi”, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren laguntzarekin, bertan izan da beste urte batez. Hain zuzen ere, ostiralean, hilak 22, #ForumBidasoa topaketa profesionalean parte hartu zuen Sud Ouest, Diario Vasco eta Europar Batasuna-rekin batera, turismoa, gastronomia eta formakuntzari buruzko mahai-inguruan.
Azoka, hibai ondoan garatzen dena, kaleko jendeari zuzendua dago eta edizio honetan 60 stand izan ditu. “Destinos Euskadi”-renean, bere turismo-eskaintza plazaratu zen, gune gastronomikoekin eta animazio-ikuskizunekin, Basquetour-en laguntzarekin antolatuak; besteak beste, “Dantza Plazan” izenekoa, herri-kirolen erakusketak eta “showcooking”-a Xabier Zabaleta sukaldariaren eskutik.
Merkatu frantziarra Euskadin
Merkatu frantziarraren sarrerak eta gaualdiak Euskadin %41 eta %43 igo dira, hurrenez-hurren, 2011.tik hona. 2018an 283.645 sarrera eta 444.290 gaualdi izan ziren. Euskadiko sailkapenean laugarren merkatu emailea da eta nazioarteko lehena. Frantziarrak, batez ere, Akitaniatik (%36 eta batez ere, Girondatik, %16), Île de Francetik (%16) eta Midi Pyrénéesetik (%15) etortzen dira. (Iturria: “Ibiltur Aisia” Operazioa, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziarena. 2017-2016ko datuak).
“Destinos Euskadi” Bilbok, Donostiak, Gasteizek, Hondarribiak, Irunek eta Zarautzek turismoaren sustapenerako osotzen duten elkartea da. Turismo-ondarean oinarritutako kalitatezko eskaintza zabaltzeko eta euren historia-, kultura-, gastronomia-, natura-, eta kirol-baliabideak sustatzeko bildu diren Euskadiko enklabe ezagunak, hain zuzen ere. Jomuga osagarriak dira-hiriak eta kostaldea- Euskadiko ardoez eta euskal sagardoaz elkartuta. Guztia, gune geografiko konektatuan eta ibiltzeko erraza, Elkartearen errepide-eta garraio-sare modernoei esker. www.destinoseuskadi.com