Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   DTI

ENKARTERRI-MEATZALDEA HELMUGAK ATXIKITAKO TURISMO-HELMUGA ADIMENDUNAREN BEREIZGARRIA LORTU DU

Enkarterri-Meatzaldea Eskualdeak Turismo Helmuga Adimendunaren Diagnostiko Txostena dauka jada, Basquetour-ek eginikoa SEGITTURen metodologia, tresna eta balidazioarekin.

Horrela, Turismo Helmuga Adimendunaren metodologia ezarri da helmugan, Espainiako Turismoko Estatu Idazkaritzak sustatua, eta 2021eko maiatzean bi erakundeen artean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan. 

2026ko abendura arteko balioarekin, helmuga Atxikitako Helmuga Turistiko bihurtzen da, eta DTI eredua ezartzen hasi dela egiaztatzen du. Hori urrats garrantzitsua da turismo-garapenaren abangoardiako helmugen taldean parte hartzeko, eta gobernantzan, jasangarritasunean, irisgarritasunean, berrikuntzan eta teknologian oinarritutako etorkizuneko estrategia du ardatz egituratzaile. 

Enkarterri-Meatzaldea Eskualdeak Helmuga Turistiko Adimendunen Sarera atxikitzeko prozesua laster formalizatuko du, turismo helmuga adimendunaren metodologia ezarriz helmuga eraldatzeko apustua egiten duten kudeatzaile turistikoen topagunean. 

Enkarterri-Meatzaldea Eskualdean DTI metodologia ezartzeko prozesuak Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza instituzionala eta ekonomikoa izan du, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bitartez, eta udal arlo guztien eta helmugako eragile pribatuen inplikazioa izan du. Horiek lagundu dute destinoa ebaluatzeko beharrezko informazioa ematen, 97 eskakizunetan eta 261 adierazletan oinarrituta, DTI baten ardatz nagusien multzorako. Informazio-hartze horri esker, SEGITTURek Enkarterri-Meatzaldea Eskualdean betekizun bakoitzeko heldutasun-maila baloratu du, eta, ondoren, ekintza-plan bat proposatu du, helmugak turismo-helmuga adimendun bihurtzeko egin beharreko gomendioekin batera. 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31