Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   "ESPAÑA VERDE"

"España Verde"-k, Euskadi parte den turismo-markak, Europako ekoturismoko korridorerik handiena izateko finantzaketa bermatzen du

"España Verde"-ko Ekoturismo Korridorea proiektuak Espainiako Gobernuaren babesa jaso du, Espainiako Turismo Esperientziak programaren proiektuen Ebaluazio Batzordeak balorazio positiboa eman ondoren. Proiektu hori Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren deialdira aurkeztu zen, eta bere finantzaketa bere aurrekontuaren % 98,2ko ekarpen estatalari esker ziurtatu du.

 

Proiektuak 938.073 euroko inbertsio globala du, eta 2023ko abendura arte luzatuko da. Euskadiko, Kantabriako, Asturiasko eta Galiziako naturgune babestuetan esperientzia turistiko iraunkorrak eskaintzeko aukera emango du. Ekimen horri esker, lurraldean agente laguntzaileen sare bat ezarriko da, enpresei eta baliabideen kudeatzaileei prestakuntza emango zaie, eta eredu berde eta jasangarrietan oinarritutako esperientziak, produktuak eta zerbitzuak diseinatu eta sortuko dira.

 

Proiektu honen zuzeneko onuradunak "España Verde"-ko lau erkidegoetako 16 helmugako natura-gune babestuetan kokatutako 10 elkarte eta 250 turismo-enpresa baino gehiago izango dira. Horiek parte hartu ahal izango dute 2023an garatuko diren ekoturismoko prestakuntza- eta ziurtapen-ekintzetan eta turismoa sustatzeko euskarri eta ekintzetan.

 

Proiektu honek Espainiako Ekoturismo Elkartearen parte-hartzea du, eta bultzada berri bat da "España Verdea"-ren elkarte autonomoentzat; izan ere, markarekiko konpromisoa indartu dute, promozio-inbertsioa bikoiztu egin baita 2022an, aurreko urteekin alderatuta.


"España Verde"

"España Verde" 1989an Euskadik, Kantabriak, Asturiasek eta Galiziak Turespañaren laguntzarekin abiarazitako lurralde-marka da. Haren helburua da Kantauri isurialdea helmuga turistiko alternatibo gisa kokatzea nazioarteko merkatuan, haren marka-irudia indartuz eta helmuga bakar gisa sustatuz. Espainia Berdea naturan lider nazionala da: UNESCOren 14 Biosfera Erreserba, 25 parke natural, ia 2.000 kilometroko kostaldea eta 2.800 landa-ostatu.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31