• MICE TURISMOA
EUSKADI-BASQUE COUNTRY IBTM Birtualean
Atzo hasi zen aurtengo IBTM azoka. Aurten, Bartzelonan ospatzen den urteroko foro hau birtuala izango da, bihar arte.
IBTM konbentzio, kongresu eta pizgarrietako azokarik ospetsuena da.
MICE turismoa garrantzitsua da bisitarien gastuaren hazkundeari laguntzen diolako eta jarduera ekonomikoa beste sektore batzuetara zabaltzen duelako, bere balore-katea handituz.
Euskadik aurten parte hartzen du bere stand propiorekin, hiru hiriburuetako Convention Bureauxekin, Arabako Errioxako Ardoaren Iblibidearekin eta 12 euskal enpresarekin: hotel-kateak, agentzia hartzaileak eta kongresu-antolatzaileak, ekitaldietarako eta bileretarako guneak, etabar…
Irekiera berriko hotelak izan dira aurtengo nobedaderik azpimargarrienak datorren urtean ospatu daitezkeen ekitaldiak sustatzeaz gain.