• SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA
Euskadi-Basque Country Korean sustatuko da
International Travel Fair azokan izango da, maiatzaren 4tik 7ra bitartean eta lehen aldiz izango da bertan.
Gainera, gaur, hilak 3, Basquetourreko zuzendari Daniel Solanak helmuga hamabi turismo-eragile korearrei aurkeztuko die Tokioko OETak antolatutako lan-jardunaldian.
Euskadi lehen aldiz izango da “International Travel Fair 2023” azokan, bihartik hasi eta hilaren 7ra arte, Seulen. Gaur, azokaren bezperan, Daniel Solana Basquetourreko zuzendariak Euskadi-Basque Country helmugaren aurkezpena egingo die dozena bat turismo-eragile korearri, Tokioko OETak antolatutako workshop batean.
Koreako bisitarien datuei dagokienez, kopuruak gora egin du 2013tik (110.016) eta seikoiztu egin zen 2019an (630.797) COVIDaren ondorioz nabarmen jeitsi bada ere.
Oroar, gurera etortzen diren bisitari korearrek nahiago dituzte pakete turistikoak baina, azken denboraldian, euren kabuz bidaiaitzen direnen kopurua paketeekin bidaiatzen dutenena baino arean handiagoa da.
Euskadi eta Hego-Korearen arteko harremana, batez ere, komertziala eta kulturala da. Biek dituzte sektore ekonomiko garrantzitsuak eta lehiakorrak eta, ondorioz, lankidetza bat sortu da arlo ezberdinetan.
Arlo ekonomikoan, Hego-Korea Euskadik Asian duen bazkide komertzial nagusienetako bat da eta euskal enpresak ere badira bertan, hori dela-eta misio komertzialak eta enpresen arteko topaketak antolatu dira truke ekonomikoa sustatzeko asmoarekin.
Kultur arloan ere, ekimen ezberdinak egin dira, “Korea in the Basque Country” jaialdia esaterako, musika eta dantza ekitaldiekin, arte-erakusketekin, zinea eta gastronomia jarduerekin, besteak beste.
Gainera, hezkuntza arloan, Euskal Herriko Unibertsitateak Koreako Unibertsitate Nazionalarekin truke-programa bat dauka eta, horri esker, bi unibertsitateetako ikasleek egonaldi akademikoak egin ditzakete beste herrialdean.