• 2025 FITUR SARIAK
Euskadi Basque Countryk 2025 FITUR Stand Onenaren Saria jaso du
Daniel Solana Basquetourreko zuzendari nagusiak hartu du golardoa gaur, astelehena, Madrilgo Real Antzokian egindako ekitaldi ofizialean.

Daniel Solana, Basquetourreko zuzendari nagusia, FITUR 2025 sarien banaketa ekitaldian izan da astelehen honetan, Madrilgo Real Antzokian. Bertan, Euskadiri egokitu zaion Stand Instituzional Onenari golardoa jaso du.
Euskadiri saria emateko arrazoia
"Euskadik bere burua argi eta indartsu definitzen du. Zurezko eta pantailetako bolumen prismatiko desberdinek osatzen dute ia osorik, eta espazio serioa, biribila, oparoa eta sendoa sortzen da. Lerro zuriak eta beltzak, argi-lerroak, zurezko lerroak, ezkutatzen duten lerroak eta erakusten duten lerroak.
Maisutasun arkitektonikoz sortutako perspektibek indar ukaezineko Euskadi bat marrazten dute, sendoa, baina bisitatu nahi duenak ere eskura dezakeena. Pantaila handietan gertatzen diren irudiek erakusten digute, sendotasunaz gain, lurralde poetikoa eta emozioz betea dagoela ezagutzeko, Euskadi zure erara".