Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Euskadi Basque Countryk bere presentzia indartu du potentzial handia duen merkatuan, Municheko F.re.e azokan

Euskadi Basque Countryk Municheko F.re.e azokan parte hartu du, 2025eko otsailaren 19tik 23ra, eta bere eskaintza turistiko orokorra aurkeztu du funtsezko merkatu batean.

1 / 2

Alemania laugarren nazioarteko merkatu igorlea da Euskadira. 2024an 156.876 bisitari izan ditu (%2,5 gehiago aurreko urtearekin alderatuta). Gainera, gaualdiek %4,2ko hazkundea izan dute, serie historikoan inoiz erregistratutako kopururik altuena lortuz. 

Municheko F.re.e azoka, azken publikoari zuzendua dago, eta Alemaniako turismo-azoka garrantzitsuenetako bat bihurtu da. Sektore ugari ordezkatzen ditu, hala nola natura-turismoa, osasuna eta ongizatea, kirolak eta autokarabanak. 

Edizio honetan, Euskadi eta München arteko konektibitatea izan da azokan nabarmendu den beste puntu bat, izan ere, Bilbok eta Münchenek zuzeneko hegaldiak dituzte, helmuga ezagutu nahi duten bidaiarientzat. 

Euskadi aukeratzen duen turista alemanak, kostaldeko turismoan, gastronomian, kulturan eta ibilbideetan du interesa. 56 urteko batez besteko adinarekin eta 5,8 eguneko batez besteko egonaldiarekin, helmuga esploratzen denbora gehien ematen duen merkatuetako bat da. Gainera, Euskadi helmuga erakargarria da profil honentzat, masifikaziorik eza, segurtasuna eta natura nabarmenduz, alemaniar bidaiariek bereziki baloratzen dituzten ezaugarriak baitira. 

F.re.e de München azokan parte hartuta, Euskadik bere posizionamendua sendotzen jarraitzen du merkatu alemaniarrean, turismo jasangarri, autentiko eta anitzaren aldeko apustua berretsiz, nazioarteko bidaiarien eskaerei erantzuteko. 

Euskadiren presentzia, Turespaña-ren standean, München-eko OET-k koordinatu du. 

Martxoa 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31