• SUSTAPENA
Euskadi Berlingo ITB online azokan izango da gaurtik hasita
Baskenlandeko standean presentzia birtuala izango dute elkarteek, hiriek, hotel-kateek eta bidaia-agentziek
1966tik ITB munduko turismo azokarik garrantzitsuena da. Aurten, ezagutzen ditugun arrazoiengatik, online ospatuko da hilaren 9tik 12ra arte, plataforma berritzaile batekin, ITB BERLIN Now. B2B konzeptuan oinarritua, azoka, formato presentzialarekin moduan, sektoreko profesionalen arteko bilera-gunea izango da, baita hitzaldietarako eta aurkezpenetarako tokia ere
Euskadik All-in for destinations formatoarekin parte hartuko du, hau da, helmuga bat ikusteko egokiena. Baskenlandeko stand birtualean, BAsquetourrez gain, 19 elkarte, hiri, hotel-kate eta bidaia-agentzia hartzaile izango dira aurretiaz itxitako hitzaorduekin.