•
Euskadi, Emerson Gattafoni eta Valeria Cagnoni-ren RAIko erreportaje berriaren eszenatoki
Euskadik protagonismo berezia izango du Emerson Gattafoni eta Valeria Cagnoni italiar zinemagile ospetsuek grabatzen ari diren erreportaje berrian.
Bidaia eta kultura arloko lanetan espezializatuak, euren azken lana Italiako telebista publikoarentzat (RAI) ekoizten ari dira eta Espainiako iparraldea zeharkatzen ari dira motoz, paisaia bereziak, nortasun handiko herriak eta bizimodu autentikoak ezagutzeko asmoz.
Euskadin zehar ibilbidea ekainaren 15etik 20ra egin dute, Nafarroako Baztan haranetik sartuta, eta honako lekuak bisitatu dituzte: Hondarribia, Donostia, Euskal Kostaldea, Bilbo, Arabako Errioxa eta Gasteiz. Ibilbidean zehar, ondare naturala, arkitektura garaikidea, gastronomia, iraunkortasuna eta arte-gune esanguratsuenak izan dituzte ardatz.
Ekintza hau Basquetourrek koordinatu du, Milaneko Espainiako Turismo Bulegoaren lankidetzarekin. Euskadi kalitatezko helmuga gisa sustatzeko estrategiaren baitan kokatzen da, nortasun propioa duena, jasangarria eta bidaiariaren emozioekin konektatzen duten esperientziaz betea.
Programa honek kulturarekiko jakin-mina duten, bizimodu aktiboa maite duten eta helmuga benetakoak bilatzen dituzten ikusleak ditu helburu, bereziki paisaian, kulturan eta bizitza onaren inguruko esperientziak bilatzen dituzten ibilbide independenteak egiten dituzten helduak.