Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ESPAÑA VERDE

Euskadi "España Verde"-ko komunitateekin lankidetzan ari da Santiago Bidea sustatzeko

Euskadi, España Verde proiektuaren barruan, ekimen hau osatzen duten gainerako autonomia erkidegoekin (Kantabria, Asturias eta Galizia) lankidetzan hasi da Basquetourren bitartez, Santiago Bidea sustatzeko helburuarekin.

1 / 2

Lankidetza honek, Daily Nonsense blogeko blogari eta influencer Chloe ospetsuaren bidez, bidea nabarmentzea du helburu. Chloë Sterk, Herbehereetan jaioa, Daily Nonsense bidaia-blogaren egilea da. Bere blogaren bidez, aholku praktikoak eta gogoeta pertsonalak eskaintzen ditu, eta mundu osoko helmugetan ezkutatutako bitxiak aurkitzen ditu modu jasangarri batean.

Euskadin, hainbat aditurekin, Chloek kostaldeko ibilbidea osatzen duten 8 etapak egingo ditu, Hondarribitik Kobaroneraino, tarte bakoitzeko leku berezi eta enblematikoenak bisitatuz. Bere esperientzian zehar, ikusleekin partekatuko ditu milaka urteko ibilbide honen ikuspegi zoragarriak, kultur aberastasuna, euskal gastronomia aberatsa eta ondarea.

Ekintza honek indartu egiten du Euskadik eta “España Verde”-ko erkidegoek beren helmuga eta baliabide turistikoak batera sustatzeko duten konpromisoa, eta Santiago Bideak duen garrantzia azpimarratzen du.

Iraila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30