Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO-MERKATURATZEA

Euskadi, "F2F-SPAGNA 2021" onlineko zuzeneko jardunaldietan

" Ekainaren 16 eta 17an Italiako sektoreko eragile profesional nagusienekin topaketak egiten ari dira

Atzo hasi ziren merkatu italiarrerako EE.AAetako eskaintza turistikoari buruzko zuzeneko jardunaldiak.

Onlinez garatuko diren jardunaldiok gaur jarraituko dute eta, batez ere, eskaintza eta eskaeraren arteko topaketa zuzenak dira.

“F2F-SPAGNA 2021” 2021ean merkatu italiarrean burutuko diren jarduera digitalen artean garrantzitsuena da. Plataforma birtual honen bidez Estatuko EE.AA ezberdinetako eskaintza Italiako ustezko eroslerekin konektatuko da, pandemiaren eboluzioaren arabera, udatik aurrera normaltasunera itzuliko garela itxaroten dugun unean.

Jardunaldetan Italiako bidaia-agentziek eta turoperatzaileek parte hartzen dute eta baita sektoreko elkarteek eta sareek.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31