• TURISMO-SUSTAPENA: DONE JAKUE BIDEA
Euskadi Fairway 2021ean, Done Jakue Bidearen IV azoka profesionalean
Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailak, Basquetourren bidez, Euskadi sustatzen dihardu Fairway azokaren laugarren edizioan. Done Jakue Bidean espezializatutako azoka hau hilaren 7tik 9ra bitartean ospatzen ari da Santiago de Compostelan eta egunotan arloko nazioarte mailako enpresa nagusiak biltzen ditu.
Euskadik bere standa du, 2.000 bilera profesional baino gehiago eta azaroaren 8tik 9ra egingo den hitzaldi-ziklo bat aurreikusita dituen azoka profesional honetan.
Azoka atzo, igandea, hasi zen ate irekietako jardunaldi batekin eta 4.500 bisitari eta 40 hosted buyers baino gehiago aurreikusten dira.