• NATURA-TURISMOA
Euskadi, FIOn
Turismo ornitologikoaren azoka, aurrez-aurrekoa izango da, gaurtik hilaren 20ra arte, Extremaduran. Euskadik bere natura eta ekoturismo eskaintza zabala aurkeztuko du.
Bosgarren urtez jarraian, Euskadi Turismo Ornitologikoaren Nazioarteko Azokan, FIO 2022an, izango da. Monfragüen (Extremadura) ospatuko da, gaurtik hilaren 20ra arte. FIO nazioarteko erreferentziadun azoka da behaketa, interpretazioa, argazkilaritza edota gune naturaletan lasaitasuna bilatzen duten bisitarientzako.
Ekitaldi honetan, ehunen bat erakusle izango dira, hain zuzen ere, fabrikatzaileak eta argazki- eta optika-materialaren banatzaileak, Euskadi bezalako helmuga turistikoak, naturako artistak, gidari espezializatuak eta elkarte kontserbazionistak.
Euskadi natura eta ekoturismo eskaintza zabalarekin, Euskadiko Natura Gidan biltzen dena, joan da azoka honetara. Gidan gune naturalik interesgarrienei eta erakargarrienei buruzko informazioa aurki daiteke, besteak beste, Urdaibaiko Erreserba, Euskal Kostaldeko Geoparkea, bederatzi parke naturalak, hegaztiak behatzeko interes berezia duten guneak, Ekoetxea Sarea, Añanako Gatz Harana, Salburuako hezegunak, Leitzarango Biotopoa edota EDEN helmugak. Gainera, arloko ostatu eta zerbitzu-enpresei buruzko informazioa ere eskainiko du.
Monfragüeko Parke Nazioanalak, hegaztien behaketarako mundo mailako meketariko bat eta UNESCOren Biosferaren Erreserba denak, egun hauetan 8.000 bisitaritik gora hartuko ditu. Eta, iaz modu birtualean ospatu ondoren, aurten gune fisikoaz gozatzeko gogo handia dago, harremanak egiteko eta hazten ari den arloko berriak ezagutzeko.