Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Euskadi Japoniara joan da

Daniel Solanak, Basquetourreko zuzendariak, Japoniako turoperadoreekin egindako workshop batean parte hartu du aste honetan, larunbata arte, hilak 25era arte, mundu osoko profesionalak hartuko dituen JATA azoka hasi aurretik.

Urteko lehen 7 hilabeteetan Japoniako merkatuak igoera handia izan du iazkoarekin alderatuta, baina 2019ko zifretatik urrun oraindik, COVID19aren pandemiaren ondoriozko jaitsiera handia dela eta.

1 / 5
Eusko Jaurlaritza Tokioko workshop-ean
Eusko Jaurlaritza Tokioko workshop-ean

Japoniako turoperadoreek interesa dute Euskadin; izan ere, azken urteetan merkatu horrek behera egin du COVID19aren ondorioz, baina aurretik igoera handiak izan dira turisten sarreran, baita % 50ekoak ere 2019an. Interes horren jakitun, Eusko Jaurlaritzak urteak daramatza Japoniako hiriburuko JATA azokara joaten, larunbata arte, hilaren 25era arte, ospatuko dena.

Aurretik, Tokioko OETk antolatutako workshop bat egin zen turoperadoreekin. Bertan, Daniel Solana Basquetourreko zuzendariak euskal turismo-eskaintza aurkeztu zuen eta, ondoren, Euskadiko ordezkarien eta Japoniako agenteen arteko bilerak egin ziren.

Profesionalentzako azoka-egunetan, Euskadik merkataritza-topaketekin jarraituko du turoperadoreekin eta komunikabideekin.

Hori Euskadiko turismoa sustatzeko egutegiaren ohiko hitzordua da, eta datuek berretsi egiten dute merkatu horrek euskal turismoan izan duen hazkunde-joera, pandemia-aldi horretan izan ezik. 2022ko lehen 7 hilabeteetan, urtarriletik uztailera, igoera handia izan da 2021eko aldi beraren aldean, baina urrun daude oraindik aurreko urteetako lehen hiruhilekoko eta 2019ko itxierako zifretatik, serie historikoko handienekin: 39.886 sarrera eta 72.351 gaualdi.

Urtarokotasunari dagokionez, merkatu horren ezaugarria da Euskadin presentzia handiagoa izatea maiatzetik urrira bitartean, azken hori baita kontzentraziorik handiena duena.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31