Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   NAZIOARTEKO SUSTAPENA

Euskadi Osakan, JATA azokan

" Merkatu japoniarra %4 hazi da sarreretan eta %9 gaualditan, 2018an

1 / 2

Euskadik aurkeztuko du, gaurtik hilak 24 eta igandera arte, bere turismo-eskaintza Osakan, aurten ospatzen den hirian munduko rugby txapelketa azokaren ohiko tokian, Tokion, ospatzen ari delako.

Gaur eta bihar, azoka publiko profesionalarentzako izango da eta asteburuan kaleko jendearentzat. Egun profesionaletan, Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailak, Basquetour-en bidez, Turespañako stand-ean Euskadik duen mahaiaren ardura eramateaz gain, bi egunotan ospatuko diren Business Meeting-ak, gaurko Speed Networking-a eta Tokioko OETak bihar gauerako, Conrad Osaka hotelean antolatu duen Mini-Worshop-ataz ere arduratuko da.

Hau ohiko hitzordua da Euskadiren turismo-sustapen egutegian eta datuek egiaztatzen dute merkatu honen hazkundea euskal turismoan. Eboluzioari dagokionez, 2011tik merkatu honetako bisitarien sarreran %100tik gora hazi dira orokorrean eta eten gabe gaur arte, 2016ko urteko salbuespenarekin.

2018a Japonetik etorritako bisitarien sarreretan %4ko igoerarekin itxi zen (26.577 sarrera) 2017arekin alderatuta, eta %9ko igoera gaualdietan ere (50.727 gaualdi).

 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31