Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   AZOKA

Euskadi, Tokioko JATA azokan

Euskadik, gaurtik igandera arte, bere turismo eskaintza aurkeztuko du Tokion, ekitaldi ezberdinetan.

Alde batetik, gaur bi workshop ospatu dira bidaia-antolatzaile niponekin: bat, hiriburuko Espainiako Turismo Bulegoak antolatuta eta bestea, bihar hasi eta hilaren 23ra arte ospatuko den JATA azokaren antolatzaileek eratuta. Bihar, ostirala, azoka profesionalei zuzendua egongo da eta asteburuan, aldiz, kaleko jendeari.

Merkatu japoniarra hazi egin da Euskadi. Aurtengo lehen 7 hilabetetan 14.099 bisitari nipona etorri dira bisitan, 2017ko epe beran baino %2,2 gehiago, eta gaualdiei dagokienez, 27.154ra iritsi dira, %6,8ko igoerarekin.

2017 merkatu asiar honetatik etorritako bisitarien 25.499 sarrera eta 46.520 gaualdirekin itxi zen. 2011tik izandako eboluzioari dagokionez, bai sarreratan baita gaualdietan ere, %100 baino gehiago hazi da, etengabeko igoerarekin epe guztian, 2016an izandako jeitsieraren salbuespenarekin.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31