Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   LAGUNTZAK-COVID 19

Euskadi Turismo Bonuak 481.789 bonu baino gehiago jarriko ditu zirkulazioan, eta 14 milioi euroko eragin ekonomikoa izango dute

" Euskadi Turismo Bonua gaurtik hasi eta 2021eko abenduaren 31ra arte erabili ahal izango da jatetxe-arloan, ostalaritzan eta turismo-enpresetan. " Ostalaritzako eta turismoko 481.789 bonuek gutxienez 14 milioi euro mobilizatuko dituzte erosketetan.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, aldundiek, hiru hiriburuetako udalek eta EUDELek akordio aitzindari bat izenpetu zuten 2020an kontsumorako bonuak, “Euskadi Bonodenda” eta “Euskadi Turismo Bonua” izenekoak, jaulkitzeko eta pandemiak gehien kaltetu dituen sektoreen artean dauden sektore hauei lagundu ahal izateko.

Mugikortasuna murriztu eta mugatu izanaren ondorioz, Turismo Bonua ez zen aktibatzerik izan, eta bere indarraldia 2021eko apirilaren 13tik abenduaren 31ra arte luzatzera erabaki zen. 

euskaditurismobono.eus webgunearen bidez kontsulta daitezke atxikita dauden enpresak eta establezimenduak, guztira 2.000 baitira. Bonuak ez daude aurretik erosi beharrik, programara atxikita dauden establezimenduetan eskatu beharko dira. Programara atxikitako establezimendu eta enpresa guztiak www.euskaditurismobono.eus webgunean egongo dira ikusgai kontsumitzaileentzat.

Bonuen helburua da krisiak gehien kaltetu dituen sektoreak suspertzea eta kaltetutako familien kontsumoa sustatzea. Jatetxe-arloko, ostalaritzako eta turismoko jarduerak tokiko eta eskualdeko esparruan duen eragina sustatzearen bidez jarduera hori dinamizatzeko formula bat da.

Bonu horiek Euskadin bizi diren edota beste leku batzuetatik etorri diren 18 urtetik gorako pertsona fisikoek erosi ahal izango dituzte. Bonuak deskontu-balearen ereduan oinarrituta daude, eta 3 modalitate daude. 1. eta 2. modalitateak ostalaritzari, jatetxe-arloari eta turismo-intereseko jarduerei lotutako establezimendu eta enpresei zuzenduta daude, eta 5 edo 10 euroko deskontuak izango dira, 20 edo 40 euroko gutxieneko erosketetarako, hurrenez hurren. Hirugarren modalitatean deskontua 20 eurokoa izango da 60 eurotik gorako erosketetan, turismoko ostatu-arloko establezimenduetan. Bi bonu eskuratu ahal izango dira gehienez establezimendu bakoitzeko, eta pertsona bakoitzak, beraz, gehienez ere 40 euroko deskontua erabili ahal izango du guztira.

Euskadi Turismo Bonua” turismoari eta ostalaritzari lotutako Euskadiko mikroenpresei, enpresa txikiei eta ertainei zuzenduta dago, horien artean, honako hauek aipa daitezke: ostatu-establezimenduak; turismo-gidariak; turismo-zerbitzuen bitartekaritza eta antolaketako turismo-enpresak; jatetxe-arloko eta ostalaritzako establezimenduak, naturako kirol-jarduerei lotutako enpresak (hala nola turismo aktiboari eta abenturakoari lotutakoak); turismo-garraioko enpresak; kultura-ondarea, gastronomia-ondarea eta ondare naturala zabaltzen duten enpresak; eta jolas-zentroak.

www.euskaditurismobono.eus

 

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30